2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 24ko Ebazpenaren bidez, Longidako Udaleko alkateak ezkontza zibil bat egiteko eskumena utzi dio Udaleko zinegotzi Diego Arizcuren Ibarrolari: udaletxe honetan eginen da ezkontza, 2024ko abuztuaren 24an. Hori dena, honako arau hauek bete beharrez: urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikulua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Longidan, 2024ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L2412529