2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Funesko Udalak, 2024ko ekainaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024ko plantilla organikoan.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2024ko plantilla organikoaren aldaketa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen, behin betiko onetsitako plantillaren aldaketaren aurka, honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Funesen, 2024ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
ALDAKETAREN XEHETASUNA
KODEA | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | SARBIDEA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | BERARIAZKO OSAGARRIA | BURUTZAKO OSAGARRIA |
3-13 | ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA 1. MAILAKO OFIZIALA (IGELTSEROTZA) | C | Lan-kontratudun finkoa | Oposizio-lehiaketa | 13,77 | 10 | 15 |
2-01 | UDAL AGENTEA, UDALTZAINGOKO ZERBITZUKO BURU KOORDINATZAILEA | C | Funtzionarioa | Oposizioa | 25 | 45 | 10 |
Iragarkiaren kodea: L2412593