183. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Indarrik gabe uztea alkatetzaren eskuordetzea, 2024ko abuztuaren 27tik aurrera

23/2024 Dekretua, abuztuaren 26koa.

Indarrik gabe uzten da abuztuaren 13ko 22/2024 Dekretua, zeinaren bidez Tafallako alkatearen eginkizunak Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateordearen esku utzi baitziren 2024ko abuztuaren 22tik irailaren 1era, biak barne. Erabaki honek 2024ko abuztuaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Tafallako Udaleko alkatea kanpoan egonen zenez, justifikatutako arrazoiengatik, 2024ko abuztuaren 22tik irailaren 1era bitarte, biak barne, Alkatetzak 22/2024 Dekretua eman zuen abuztuaren 13an, Tafallako alkatearen eginkizunak Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateordearen esku uzteko 2024ko abuztuaren 22tik irailaren 1era, biak barne.

Alkatea abuztuaren 27an itzuliko da, aurreikusitako eguna baino lehen, eta, hortaz, dekretu berri bat eman behar da.

Horrenbestez, esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Indarrik gabe uztea abuztuaren 13ko 22/2024 Dekretua, abuztuaren 27tik aurrerako ondorioekin; izan ere egun horretan itzuliko da kargura Alkatetzako titularra, kanpoan egon eta gero.

Bigarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren ediktuen taulan argitaratzea.

Hirugarrena.–Dekretu honek ondorioak izanen ditu 2024ko abuztuaren 27tik aurrera.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Tafallan, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza, udal idazkari Nekane Agreda Arrónizen aurrean.

Iragarkiaren kodea: L2412597