183. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Lehendakaritzaren eskuordetzea, ausentzia dela eta

Idazki honen bidez jakinarazten da Aitor Larraza Carrerak, Sakanako Mankomunitateko lehendakariak, 385 zenbakiko Dekretua eman duela 2024/08/23an, eta Mankomunitateko lehendakariorde Oihana Olaberria Jakari eskuordetu dizkiola lehendakaritza-eginkizunak 2024ko irailaren 2tik 13ra.

Hori guztia argitara ematen da, Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatutakoa betez, hargatik eragotzi gabe ebazpen horrek ematen den egunetik aurrera izango duen eraginkortasuna.

Lakuntzan, 2024ko abuztuaren 23an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2412711