2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BETELU
Ur horniduragatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena
Beteluko udalbatzak, 2024ko maiatzaren 28an egindako bilkuran, ur horniduragatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onetsi zuen hasiera batez.
2024ko uztailaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 135. zenbakian, eta udaletxeko iragarki-taulan jendaurrean egoteko epea amaituta, ez da erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu.
Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hasierako onespen-erabakia behin betikoa izanen da, eta aldatutako artikuluak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Betelun, 2024ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.
UR HORNIDURAGATIKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
14. Artikulua.
1. 5. artikuluko a), b), c) eta d) idatz-zatietan aurreikusitako ordainarazpenak sei hilean behin ordainduko dira.
2. artikulu bereko e) idatz-zatian aurreikusitako ordainarazpena erabiltzaileak ordainduko du sortzen den unean.
Iragarkiaren kodea: L2412678