144. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 11

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1294/2023 EBAZPENA, 2023ko ekainaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "0011-1365-2022-000131 Berreskuratutako foamaren –CLASHFOAM– inpaktua xurgatzeko sistemak".

1295/2023 EBAZPENA, 2023ko ekainaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PID2020-116321RB-C21".

1358/2023 Ebazpena, 2023ko ekainaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 27an onetsi zuen "Erabakia, teknikari, kudeaketari eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2023. urteko Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena".

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, lehen mailako ofiziala eta mantentze-lanetako ofiziala izateko berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurkakoak.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3664E/2023 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, aldatzen duena 502/2018 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitziren enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 673981.

446/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita graduondoko bi beka emateko deialdia onestea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalean aritzeko. DDBN identifikazioa: 703645.

1244/2023 EBAZPENA, 2023ko ekainaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana. Haren bidez onesten da emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako ikasketa amaierako lanei buruzko poster lehiaketaren V. edizioaren deialdia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak sustatua.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

8D/2023 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, aditzera ematen duena gordailutu dela "Asociación Provincial de Autoescuelas de Navarra" (sigletan, APANA) izeneko enpresaburuen elkartearen estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000030; lehengo gordailu zenbakia: 31/15).

124C/2023 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Ultzamako Club de Golf Ulzama enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

125C/2023 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Berriobeitiko Neumáticos Iruña SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

132C/2023 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Villatuertako Gráficas CEMS SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

1.7. BESTELAKOAK

158/2023 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiak emana, hasiera ematen diona Nafarroako Foru Komunitatea Severino Usunáriz Hurtado jaunaren abintestato jaraunsle (GP 2016094) deklaratzeko prozedurari.

207E/2023 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen baitzaio zuraren birziklatze instalazio bati (biomasa lortzeko eta paletak berreskuratzeko). Instalazioa Iruñeko udal-mugartean dago eta haren titularra Rinacón Gestión SL da.

578E/2023 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, hein batean aldatzen duena Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 341E/2023 Ebazpena, zeinaren bidez ingurumen-txosten estrategikoa egiten baita Adiosko Udal Plan Orokorraren SU-2 Sektoreko aldaketari buruz. Aldaketaren sustatzailea Adiosko Udala da.

581E/2023 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Ezkabarteko Udal Plan Orokorrari buruzko ingurumen adierazpen estrategikoa egiten duena. Planaren sustatzailea Ezkabarteko Udala da.

4/2023 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez gaitzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoaren salaketen postontzia edo kanpoko kanala (kanpoko informazio-kanala).

1355/2023 EBAZPENA, 2023ko ekainaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 27an onetsitako "Erabakia, ponderazio parametroen balioak onesten dituena, 2024-2025 ikasturtetik aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen graduko ikasketa ofizialetan onartua izateko nota kalkulatzekoak".

1356/2023 EBAZPENA, 2023ko ekainaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzea "Erabakia, Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen opor, baimen, lizentzia, lanaldi eta eszedentzien arautegia aldatzen duena", Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 27an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Jarduera-lizentzia ematea.
Tatuaje estudioa

BURLATA

Gora jotzeko 23-00965 errekurtsoa, osoko bilkuran hartutako erabaki honen aurkakoa: Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespena

CAPARROSO

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibilak egiteko

ETXALAR

Ordenantza fiskalen aldaketa. Behin betiko onespena

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

OTSAGABIA

Ordenantza fiskala, arautzen duena Koleto etxea bisitatzeko tasa. Behin betiko onespena

Aldaketa, Udalaren lokalak erabiltzeko tarifak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa: Eskaera, Lodosako eta Mendabiako (Nafarroa) eta Alcanadreko (Errioxa) udal-mugarteetan, "Lodosa-Mendabia" 13,2 kV-eko aireko linea, zirkuitu bakunekoa, 8. eta 59. euskarrien artean berritzeko proiektuaren aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa jasotzeko