144. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1244/2023 EBAZPENA, 2023ko ekainaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana. Haren bidez onesten da emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako ikasketa amaierako lanei buruzko poster lehiaketaren V. edizioaren deialdia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak sustatua.

Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra sustatzen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan, zientziaren eta teknologiaren berezko arloetan emakumeen parte-hartzea handiagoa izan eta, ondorioz, zientziako, teknologiako, ingeniaritzako eta matematikako titulazioetan sar daitezen bultzatzeko (ZTIM titulazioak).

Helburu horiek lortzeko jardueren ildo berean, "Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntzak. 2023. urtea" deialdian (0011-3437-2023-000000 espediente kodea) aparteko finantzaketa lortu zen zenbait jarduera egiteko, eta haien artean dago laguntza ematea emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan gradu eta master amaierako lanak egiteko.

Ikusirik Unibertsitateko zuzendari nagusiak 2023ko apirilaren 27an emandako 683E/2023 Ebazpena eta dirulaguntza horrekin proposatutako jardueren memoria.

Ikusirik Zerbitzu Juridikoaren txostena.

Ikusirik kreditu erreserbaren ziurtagiria eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

LOSUren 50. artikuluak eta NUPen Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako ikasketa amaierako lanei buruzko poster lehiaketaren V. edizioaren deialdia (gradu amaierako lanak eta master amaierako lanak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak sustatua, ebazpen honen eranskineko oinarriekin bat etorriz.

Bigarrena.–Baimena ematea deialdi honek sortutako gastua egiteko. Gastua, 2.700,00 euro-koa gehienez, sarietarako izanen da, eta "Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntzak. 2023. urtea" deialdiko aurrekontuaren bidez finantzatuko da. Deialdi hori 2023ko otsailaren 6ko 10E/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta Nafarroako Gobernuaren 2023ko apirilaren 27ko 683E/2023 Ebazpenaren bidez ebatzi.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2023ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako partida honen kargura ordainduko da:

30.30.00.8930 0330 480.25. Katedren sarietarako. 2.700,00 euro (2023/0001121 espedientea).

Hirugarrena.–Deialdiak bi sari ditu modalitate bakoitzean (gradu amaierako lana eta master amaierako lana): 900,00 euro irabazlearentzat eta 450,00 euro bigarren sailkatuarentzat.

Sari horien zenbatekoa lan errendimendutzat jotzen da, eta Zergaren Erregelamenduaren 71. artikuluan ezarritako taulari eta jarraibideei jarraikiz lortuko da atxikipenaren ehunekoa.

Laugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoko Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari, Ikerketako errektoreordeari eta Kontu-hartzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren webgunean argitara dadila agintzea (https://www.unavarra.es/catedra-mujer-ciencia-tecnologia), bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan ere.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko ekainaren 12an.–Jarduneko errektorea, Francisco J. Arregui San Martín.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN EMAKUMEAREN, ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN KATEDRAK DEITU DUEN IKASKETA AMAIERAKO LANEI BURUZKO POSTER LEHIAKETAREN V. EDIZIOAREN OINARRIAK

2023ko ekainaren 12ko 1244/2023 Ebazpenaren eranskina.

Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra sustatzen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan, zientziaren eta teknologiaren berezko arloetan emakumeen parte-hartzea handiagoa izan eta, ondorioz, zientziako, teknologiako, ingeniaritzako eta matematikako titulazioetan sar daitezen bultzatzeko (ZTIM titulazioak).

Helburu horiek lortzeko jardueren ildo berean, "Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntzak. 2023. urtea" deialdian (0011-3437-2023-000000 espediente kodea) aparteko finantzaketa lortu zen zenbait jarduera egiteko, eta haien artean dago laguntza ematea emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan gradu eta master amaierako lanak egiteko.

Horretan oinarrituta, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako gradu amaierako lanei (GAL) eta master amaierako lanei (MAL) buruzko poster lehiaketaren V. edizioaren deialdia egin du.

Lehenbizikoa.–Deialdiaren xedea.

Emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako ikasketen amaierako lanei buruzko posterrik hoberenei lau sari emateko prozedura arautzea da deialdi honen xedea, betiere publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioen arabera. Bi sari emanen dira modalitate bakoitzeko (GAL eta MAL).

Bigarrena.–Finantzaketa.

Deialdi honek 2.700,00 euroko aurrekontua du guztira, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2023ko gastuen aurrekontuko Katedren sarietarako izeneko 30.30.00.8930. 0330 480.25 partidaren kargura ordainduko dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak jarriko du diru kopuru hori.

Hirugarrena.–Sarien modalitateak.

Sarien deialdiak modalitate hauek izanen ditu:

A.–Gradu amaierako lanen modalitatea: 900 euroko lehen sari bat emanen zaio gradu amaierako lan bati buruzko posterrik onenari, eta 450 euroko bigarren sari bat modalitateko bigarren sailkatuari.

B.–Master amaierako lanen modalitatea: 900 euroko lehen sari bat emanen zaio master amaierako lan bati buruzko posterrik onenari, eta 450 euroko bigarren sari bat modalitateko bigarren sailkatuari.

Sari horien zenbatekoa lan errendimendutzat jotzen da, eta Zergaren Erregelamenduaren 71. artikuluan ezarritako taulari eta jarraibideei jarraikiz lortuko da atxikipenaren ehunekoa.

Laugarrena.–Hautagaiek bete beharreko baldintzak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko emakumezko ikasle guztiek izanen dute sari hauen deialdian hautagai izateko aukera, baldin eta 2022-2023 ikasturtean zientziaren eta teknologiaren arloko ikasketa amaierako lan bat (GALa edo MALa) defendatu badute.

A kategoriaren kasuan (gradu amaierako lanak), gainera, ikasketak beste unibertsitate batean egin dituzten emakumezko ikasleek ere har dezakete parte, baldin eta 2023-2024 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulatuak badaude.

Deialdi honetan lehiatzen diren gradu amaierako lanak eta master amaierako lanak defendatuta eta gaindituta egon behar dira hautagaitzak aurkezteko azken egunean.

Bosgarrena.–Eskabideen aurkezpena.

5.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu behar dute eskaera, Unibertsitatearen egoitza elektronikoan, Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan eskuragarri izanen den inprimaki normalizatua betez.

Horretaz gainera, mezu elektroniko bat bidali behar dute catedra.mujercienciaytecnologia@unavarra.es helbide elektronikora, hautagaitzak aurkezteko epea amaitu baino lehen, eta gaian "Posterren V. Lehiaketa-Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra" jarri behar dute, baita hautagaiaren izen-deiturak ere, eta dokumentazio hau erantsi:

–IALaren ideiarik garrantzitsuenak agertzen dituen poster zientifikoak 1.189 x 841 mm-ko tamaina izanen du gehienez (A0), eta bere diseinua horizontala nahiz bertikala izaten ahal da. PDF formatuan bidali behar da.

Posterrak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta 2023ko irailaren 25ean bukatuko da.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Hautagaitzak gradu amaierako lanaren edo master amaierako lanaren zuzendarien baimena izan beharko du, eta haien sinadura ere eduki beharko du parte hartzeko eskabidean.

Sarietara aurkezteak deialdiaren oinarriak onartzea dakar berekin.

Seigarrena.–Lehiaketa.

6.1. Ikertzaileen Gau Europarrean eginen da lehiaketa, hots, 2023ko irailaren 29an (ostirala), arratsaldean, CIVICANen (Pio XII.aren etorbidea 2, 31008 Iruñea). Posterren defentsa eta sari-banaketa non eta zer ordutan izanen diren lehiaketa baino 2 egun lehenago argitaratuko da beranduenez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren webgunean (https://www.unavarra.es/catedra-mujer-ciencia-tecnologia).

6.2. Lehiaketa gauzatzeko modua:

1.–Lehiaketaren egunean, antolatzaileek finkatutako orduan, hautagai bakoitza bere posterraren ondoan egon beharko da, bere IALa azaltzeko eta epaimahaikideek edo ekitaldira bertaratutako edonork egin diezazkioketen galderei erantzuteko.

2.–Hautagai bakoitzak 5 minutu izanen ditu posterraren azalpena egiteko.

3.–Antolakundea arduratuko da posterrak kolorean eta paper matean inprimatzeaz, eta sortutako gastuak bere gain hartuko ditu. Horrez gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak 2023ko abendura arte gordeko ditu poster guztiak, eta antolatzen dituen ekitaldietan erakusteko aukera izanen du.

4.–Saririk irabazten ez duten hautagaiek 2024ko urtarriletik aurrera izanen dute beren posterrak eskatzeko aukera. Saritutako posterrak, berriz, Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrarentzat izanen dira.

Zazpigarrena.–Sarien epaimahaia.

Honako hiru kide hauek osatutako epaimahaiak erabakiko du sariak nori eman:

–Miren Gurutze Pérez Artieda, Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren zuzendari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kulturaren eta Dibulgazioaren Arloko zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen pertsona, zeina epaimahaiko buru lanetan arituko baita.

–Ana Jesús Burusco Juandeaburre, Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren Batzordeko kidea eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko zuzendari nagusia, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

–María Milagros Ganuza Hernández, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazioko burua, edo hark eskuordetzen duen pertsona, zeina epaimahaiko idazkari lanetan arituko baita.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren zuzendariak eskatuta eratuko da epaimahaia, eta, horretarako, kideei dei eginen die. Halaber, Katedrak behar diren kudeaketa-lanak eginen ditu epaimahaiaren jarduna errazteko.

Zortzigarrena.–Sariak emateko prozesua.

8.1. Epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu aintzat parte-hartzaileak baloratzeko garaian:

1.–IALaren kalitatea: zientziaren eta teknologiaren arloari egindako ekarpena.

2.–Posterraren kalitatea: laburra eta argia izatea eta ongi aurkeztua egotea.

3.–Azalpenak eta epaimahaikideen galderei emandako erantzunak, eta denbora-egokitzapena: erantzunen zehaztasuna eta lanari buruzko galdera teknikoei labur erantzuteko gaitasuna.

8.2. Jendaurrean azaldu eta defendatzeko ekitaldiaren ondoren, epaimahaiak sariak emateko proposamena eginen du, txosten arrazoituan oinarrituta.

8.3. Epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio sariak emateko proposamena. Errektoreordeak dagokion ebazpena emanen du, aurkeztu diren ikasketa amaierako lanik onenei sariak emateko. Ebazpen horretan, saritutako hautagaien izena baino ez da agertuko, eta gainerako hautagaitzak atzera bota direla ulertuko da.

8.4. Saria eman gabe utz daiteke epaimahaiaren iritziaren arabera, edo hautagairik ez dagoelako.

8.5. Ikerketako errektoreordearen behin betiko esleipen-ebazpenaren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegietan bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.6. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak bere webgunean zabalduko du sarien behin betiko esleipenaren ebazpena (https://www.unavarra.es/catedra-mujer-ciencia-tecnologia).

Bederatzigarrena.–Sarituen betebeharrak.

Sarituek jasotzen duten diru kopurua nahi bezala erabiliko dute, eta 2023ko abenduaren 31 baino lehen ordainduko zaie.

PFEZari dagokionez, sari hauek jarduera profesionalaren errendimendutzat hartuko dira, eta, beraz, Unibertsitateak %15eko atxikipena eginen du.

Deialdiko oinarriak bete ezean, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, zilegi izanen da saria kentzea. Hala gertatzen denean, hartutako dirua itzuli beharko du interesdunak.

Hamargarrena.–Irudi-eskubideak eta datuak argitaratzekoak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak sare sozialetan eta hedabideetan argitaratzen ahalko ditu parte-hartzaileen datuak eta posterrak, baita lehiaketan egindako argazkiak argitara eman eta publikoki zabaldu ere.

Hamaikagarrena.–Datuen babesa.

Lehiaketan parte hartzen dutenen datuak deialdiko sariaren esleipena ebaluatzeko erabiliko dira. Datuen tratamenduak bat etorri behar du EBko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin (DBEO) eta Datuak Babesteko 3/2018 Lege Organikoarekin (DBLO). Datu hauek tratatuko dira: hautagaien nortasuna (izen-deiturak eta NANa), harremanetarako datuak, datu akademikoak, aurkeztutako dokumentazioa eta, saria kobratu behar izanez gero, bankuaren datuak edo ordaindu ahal izateko bestelako datuak.

DBEOren 6.1.e) artikuluaren arabera, hau da aurreikusitako datu-tratamenduaren xedea: emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako ikasketa amaierako lanei buruzko poster lehiaketaren V. edizioaren deialdia antolatzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak sustatua. Interes publikoko xedea da hori, eta honako hauek ditu oinarri juridikoak, besteak beste: Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legea, eta Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa.

Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da, eta zilegi izanen du sarbiderako, informaziorako, zuzenketarako, ezabaketarako eta bestelako eskubideak erabiltzea, Datuak Babesteko delegatuaren aurrean (delegado.protecciondatos@unavarra.es).

Bideoekin edo ikus-entzunezko bestelako materialekin parte hartzen dutenei dagokienez, ohartarazten zaie balitekeela Interneten horien publizitatea egitea. Alde horretatik, modu horretan tratatutako datuak ezabatzeko eskaera oro premisa hauek kontuan hartuta aztertuko da: oinarri honetan egindako ohartarazpena, deialdi honen xedearen izaera publikoa eta Internetera igotako irudiak ahazteko eskubidearen mugak, eskubide hori esfortzu teknologiko handietara mugatzen baita.

Hamabigarrena.–Argitalpena.

Ebazpen honen oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren webgunean (https://www.unavarra.es/catedra-mujer-ciencia-tecnologia) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira.

Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra arduratuko da oinarriak zabaltzeaz.

Deialdi hau aplikatzeko emandako gainerako egintzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren webgunean argitaratuko dira (https://www.unavarra.es/catedra-mujer-ciencia-tecnologia).

Iragarkiaren kodea: F2309491