144. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3664E/2023 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, aldatzen duena 502/2018 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitziren enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 673981.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenaren bidez, enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzen deialdia onetsi zen.

Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legeak 50. artikuluan adierazten du zein diren enplegu-politikarako lehentasunezko arreta behar duten kolektiboak. Eta definitzen du ezen, desgaitasuna duten pertsonen kolektiboari dagokionez, honako hauei aitortuko zaiela lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten desgaitu izaera: garuneko paralisia, osasun mentaleko nahasmendua, adimen-desgaitasuna edo autismoaren espektroko nahasmendua dutenei, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua badute; eta desgaitasun fisikoa edo sentsoriala dutenei, ehuneko 65eko edo gehiagoko desgaitasuna aitortua badute.

Beraz, azken hartzaileen definizioa aldatu behar da, aipatutako otsailaren 28ko 3/2023 Legera egokitzeko, eta ezabatu egin behar da enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzen deialdiaren 2.1 oinarriaren c) puntua.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitziren enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura igortzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko ekainaren 9an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2309087