1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, lehen mailako ofiziala eta mantentze-lanetako ofiziala izateko berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurkakoak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 8ko 695/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko berrogeita hamahiru lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia. Unai Sueskun Muzas jaunak deialdi horren kontrako gora jotzeko errekurtsoak jarri ditu: batetik, aipatuko deialdian kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamenaren aurkakoa; eta, bestetik, deialdi horri lotutako Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 27ko 1146/2023 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen ditu, lehen mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen die.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2023ko ekainaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F2309951