3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GOBERNUAREN ORDEZKARITZA
Jendaurreko informazioa: Eskaera, Lodosako eta Mendabiako (Nafarroa) eta Alcanadreko (Errioxa) udal-mugarteetan, "Lodosa-Mendabia" 13,2 kV-eko aireko linea, zirkuitu bakunekoa, 8. eta 59. euskarrien artean berritzeko proiektuaren aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa jasotzeko
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean jartzen da aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera, bai eta onura publikoa zehazki deklaratzekoa ere, proiektu honetarako: Lodosako eta Mendabiako (Nafarroa) eta Alcanadreko (Errioxa) udal-mugarteetan, "Lodosa-Mendabia" 13,2 kV-eko aireko linea, zirkuitu bakunekoa, 8. eta 59. euskarrien artean berritzeko proiektua. Hauek dira ezaugarri nagusiak:
–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU (IFK A95075578), helbidea Laguardiako errepidea 91-93, 26009 Logroño (Errioxa) duena.
–Organo eskuduna: proiektuaren aurretiazko administrazio-baimenaz, eraikitzeko administrazio-baimenaz eta onura publikoaren deklarazioaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meatzeen Zuzendaritza Nagusia da. 24/2013 Legearen 56. artikuluan ezarritakoaren arabera, onura publikokoa dela zehazki deklaratzeak berekin dakar betiere ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa eraginen du, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Dagokion desjabetze-espedientean, instalazioaren eskatzaileak erakunde onuradunaren izaera hartuko du, hala badagokio.
–Tramitazio organoa: Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala (Gran Vía 49, solairuartea, eskuina, 26071 Logroño) eta Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Merindadeen plaza z.g., 31071 Iruña).
–Instalazioen deskribapena: Linea berritzeak Lodosako eta Mendabiako (Nafarroa) eta Alcanadreko (Errioxa) udal-mugarteetan du eragina.
13,2 kV-eko aireko linea, 4.589 metroko luzera eta 100-AL1/17-ST1A (100 A1/S1A) eroalea dituena, "Lodosa-Mendabia" zirkuitu bakuneko 13,2 kV-eko aireko linearen 8. euskarrian (lehendik dagoena) hasiko da, eta linea bereko 59. euskarri berrian bukatuko da; dauden deribazioak mantenduko dira lehendik dagoen 8. euskarrian eta 18. eta 37. euskarri berrietan.
–Exekuzio materialaren aurrekontua: 285.310,42 euro.
–Instalazioaren xedea: Eroalea berritzea eta euskarrien kopurua murriztea.
Argitara ematen da orok jakin dezan, batez ere obrek ukitutako lurren jabeek eta ondasun eta eskubideen gainerako titularrek (zerrenda iragarki honen eranskinean dago). Halaber, instalazioaren exekuzio-proiektua aztertu ahal izan dadin ematen da argitara, bai Gobernuak Nafarroan eta Errioxan dituen ordezkaritzetako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionaletan, aurretiko hitzordua zehaztuta, bai ondoko loturetan:
https://run.gob.es/Proyectos_Rioja
https://mpt.gob.es/eu/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html
Gainera, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluaren ondorioetarako, pertsona interesdun guztiek aztertu ahal izan ditzaten proiektuaren agiri guztiak eta, orobat, egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izan ditzaten.
Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo hauei zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritza horien Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.
Ohartarazten da ezen pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako bestelako subjektuak behartuak daudela baliabide elektronikoak erabiltzera administrazio publikoekin dituzten harremanetan, administrazio prozedura baten edozein tramite egin behar duten aldiro. Hortaz, subjektu horiek jendaurreko informazioaren tramite honen barruan egiten dituzten alegazio guztiak baliabide elektronikoen bidez behar bezala aurkeztu beharko dira nahitaez.
OBREN EXEKUZIOAK UKITUTAKO LURREN JABEAK ETA ONDASUN ETA ESKUBIDEEN GAINERAKO TITULARRAK
Udal-mugartea: Lodosa (Nafarroa)
KATASTROKO DATUAK | UKIPENA |
Finka, P/A | Poligonoaren zenbakia | Lurzatiaren zenbakia | Lur mota | Titularra | Linearen luzera (m) | Eroaleen zabalera (m) | Lurgain zortasunaren eremua (m²) | Zuhaitzak mozteko eremua (m²) | Euskarriaren zk., P/A | Euskarriaren okupazioa (m²) (-1) | Lurren sistemako eraztuna (m) (-2) |
1 | 5 | 343 | a: Lehorreko alorra | BLANCA NIEVES CORDON ERDOCIAIN | | | | | 339 (1) | 1,72 | |
2 | 5 | 349 | b: Lehorreko alorra c: Elkorra j: Larreak l: Elkorra | BLANCA NIEVES CORDON ERDOCIAIN | | | | | 18 (1) 19 (1) 340 (1) 22 (1) | 13,4 1,32 1,17 1,32 | |
3 | 5 | 351 | b: Larreak | LODOSAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | | | | | 23 (1) 24 (1) | 1,17 1,17 | |
4 | 5 | 352 | a: Larreak | LODOSAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | | | | | 341 (1) | 1,32 | |
Udal-mugartea: Alcanadre (Errioxa)
KATASTROKO DATUAK | UKIPENA |
Finka, P/A | Poligonoaren zenbakia | Lurzatiaren zenbakia | Lur mota | Titularra | Linearen luzera (m) | Eroaleen zabalera (m) | Lurgain zortasunaren eremua (m²) | Zuhaitzak mozteko eremua (m²) | Euskarriaren zk., P/A | Euskarriaren okupazioa (m²) (-1) | Lurren sistemako eraztuna (m) (-2) |
5 | 6 | 748 | MM Pinadi zurgaia | ALCANADREKO UDALA | 333,80 | 4 | 3133,48 | | 27 (1) 342 (1) 343 (1) 344 (1) 345 (1) | 1,32 1,32 1,32 1,54 1,32 | |
6 | 6 | 787 | MM Pinadi zurgaia | ALCANADREKO UDALA | 84,00 | 4 | 1426,06 | | | | |
7 | 6 | 749 | C Lehorreko alorra | GBF WINERY MANAGEMENT SL, UNIPERSONAL | 51,90 | 4 | 290,39 | | 346 (1) | 2,34 | |
8 | 6 | 536 | HR Baratzea-ureztalurra | GBF WINERY MANAGEMENT SL, UNIPERSONAL | 26,90 | 4 | 136,34 | | 347 (1) | 15,14 | |
9 | 6 | 535 | E Larreak | ROMAN RODRIGUEZ BARCO | 18,90 | 4 | 131,48 | | | | |
10 | 6 | 534 | CR Ureztalurrak | SUSANA GIL FERNANDEZ | 31,90 | 4 | 324,87 | | | | |
11 | 6 | 533 | HR Baratzea-ureztalurra | SALUSTIANO RODRIGUEZ BARCO | 20,10 | 4 | 235,90 | | | | |
12 | 6 | 532 | E Larreak | ALCANADREKO UDALA | 29,60 | 4 | 335,80 | | | | |
13 | 6 | 75 | E Larreak | ALCANADREKO UDALA MARIA OTVES ADINA | 5,60 | 4 | 27,10 | | 37 (1) 38 (1) 348 (1) 42 (1) | 11,36 1,32 1,17 1,54 | |
14 | 6 | 76 | E Larreak | EVA GAMA PEREZ | | | | | 349 (1) | 1,54 | |
15 | 6 | 80 | C Lehorreko alorra | ANTONIO BEA ARMENDARIZEN OINOR. | | | | | 45 (1) | 1,17 | |
16 | 6 | 95 | O Lehorreko olibadia | JUAN ANGEL JIMENEZ PALACIOS | | | | | 350 (1) | 1,54 | |
17 | 6 | 99 | HR Baratzea-ureztalurra | JOSE LUIS JIMENEZ LUMBRERAS | | | | | 49 (1) | 1,17 | |
18 | 6 | 107 | HR Baratzea-ureztalurra | JOSE LUIS JIMENEZ LUMBRERAS | | | | | 351 (1) | 1,17 | |
19 | 6 | 30 | C Lehorreko alorra | JESUS ETAYO BENITO SINFORINA ETAYO BENITO | | | | | 352 (0,5) | 0,66 | |
20 | 6 | 19 | C Lehorreko alorra | EL CAMPILLO DEL EBRO SL | | | | | 352 (0,5) 353 (0,5) | 0,66 0,56 | |
21 | 6 | 18 | CR Ureztalurrak | EL CAMPILLO DEL EBRO SL | | | | | 353 (0,5) | 0,56 | |
22 | 6 | 11 | HR Baratzea-ureztalurra | JUAN MARIANO GIL OCHAGAVIA | | | | | 56 (1) | 1,17 | |
23 | 6 | 8 | CR Ureztalurrak | CESAREO MORRAS MUNARRIZEN OINOR. | 31,50 | 4 | 201,02 | | 57 (1) | 1,17 | |
24 | 6 | 7 | CR Ureztalurrak | ISABEL BARCO GUMIEL | 16,40 | 4 | 144,68 | | | | |
25 | 6 | 6 | HR Baratzea-ureztalurra | ANASTASIO RESA FERNANDEZ | 16,30 | 4 | 152,35 | | | | |
26 | 6 | 5 | CR Ureztalurrak | EL CAMPILLO DEL EBRO SL | 17,10 | 4 | 154,86 | | | | |
27 | 6 | 4 | CR Ureztalurrak | PETRA ROYO MARTINEZEN OINOR. | 14,70 | 4 | 117,67 | | | | |
28 | 6 | 1 | CR Ureztalurrak | JUAN MARIANO GIL OCHAGAVIA | 9,90 | 4 | 66,16 | | | | |
Udal-mugartea: Mendabia (Nafarroa)
KATASTROKO DATUAK | UKIPENA |
Finka, P/A | Poligonoaren zenbakia | Lurzatiaren zenbakia | Lur mota | Titularra | Linearen luzera (m) | Eroaleen zabalera (m) | Lurgain zortasunaren eremua (m²) | Zuhaitzak mozteko eremua (m²) | Euskarriaren zk., P/A | Euskarriaren okupazioa (m²) (-1) | Lurren sistemako eraztuna (m) (-2) |
29 | 7 | 403 | Lurzorua | CIFASA | 94,90 | 4 | 589,05 | | 58 (1) 59 (1) | 1,32 11,22 | |
(1) Hala denean, behar den perimetroko espaloia biltzen du.
(2) Euskarriaren okupazio azaleratik kanpokoa den kasuetan. Metro bateko sakoneran paratuko da.
Zortasunaren ondoriozko mugapenak.
1) Debekatuta dago behin betiko edo behin-behineko eraikin eta industria-instalazioak eraikitzea lurgain zortasunean, kanpoko eroaleen bi aldeetan arauzko distantzia gehituta.
2) Debekatuta dago arauzko segurtasun tartea arriskuan jartzeraino haz daitezkeen zuhaitzak landatzea, segurtasun tartetzat jota makurduragatik edo ustekabean gertatutako zein eragindako erorketagatik eroaleak uki ditzakeena.
Iruñean, 2023ko ekainaren 23an.–Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.
Iragarkiaren kodea: E2309884