144. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibilak egiteko

Caparrosoko Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 26ko 267. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

Lehena.–Caparrosoko Udaleko zinegotzi guztien esku uztea udal honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Caparroson, 2023ko ekainaren 27an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2309912