144. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

8D/2023 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, aditzera ematen duena gordailutu dela "Asociación Provincial de Autoescuelas de Navarra" (sigletan, APANA) izeneko enpresaburuen elkartearen estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000030; lehengo gordailu zenbakia: 31/15).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Amaya Echeverria Alegria andreak egin zuen, 31/2023/000106 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Batzar Orokorrak, 2023ko maiatzaren 26an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen elkartearen estatutuen 1., 3., 4. eta 19. artikuluak aldatzea.

2023ko maiatzaren 29ko ziurtagiria Yosune Vizcay Unanua andreak sinatzen du, "Asociación Provincial de Autoescuelas de Navarra" elkarteko idazkaria den aldetik, Amaya Echeverría Alegría lehendakari andrearen oniritziarekin.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2023ko ekainaren 20an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2309720