144. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Gora jotzeko 23-00965 errekurtsoa, osoko bilkuran hartutako erabaki honen aurkakoa: Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 23-00965 errekurtsoa, osoko bilkuran hartutako erabaki honen aurka jarria: Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespena.

Babes harturik 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arauturiko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza bat baita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), ediktu bidez ematen da argitara.

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2310284