144. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

578E/2023 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, hein batean aldatzen duena Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 341E/2023 Ebazpena, zeinaren bidez ingurumen-txosten estrategikoa egiten baita Adiosko Udal Plan Orokorraren SU-2 Sektoreko aldaketari buruz. Aldaketaren sustatzailea Adiosko Udala da.

2023ko maiatzaren 15ean, Adiosko Udalak eskatu du aldatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 341E/2023 Ebazpena, zehazki ordokiaren ertzeko berdeguneen kokapenari buruzko determinazioa. Udalak dio, bere eskaera justifikatzeko, aldameneko hegalean hobekuntza lanak egiten ari direla eta erdigunean, eremu publikoa izateko, berdegune zabal bat sortzeko interesa duela.

Biodibertsitatearen Zerbitzuaren iritziz, eskatutako aldaketak ez du ingurumen-ukipenik sortzen eta, hortaz, ingurumen-txosten estrategikoa aldatzeko eskaeraren aldeko txostena eman du.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Hein batean aldatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 241E/2023 Ebazpena, zeinaren bidez ingurumen-txosten estrategikoa egiten baita Adiosko Udal Plan Orokorraren SU-2 Sektoreko aldaketari buruz. Aldaketaren sustatzailea Adiosko Udala da. Horrenbestez, ezabatu egiten da sektorearen ekialdeko mugan berdeguneak kokatzeko neurria.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Adiosko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko ekainaren 12an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2309097