4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko abenduaren 15ean hartua, Oskozko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hogeita zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan, zehazki, bigarren probaren behin betiko kalifikazioak onetsi zituen kalifikazio epaimahaiaren erabakiaren aurka. Deialdi hori Funtzioko Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 3024/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko pediatren 28 lanpostu eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatren 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgia Plastikoa eta Konpontzaileko barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

112/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, 2021eko “José Lázaro Galdiano” edizio saria honako hauei ematen diena: kategoria orokorrean, ex aequo, La Fábrica argitaletxeari, Arquitectura y paisaje lanagatik, eta Photovision argitaletxeari, Luz de obra liburuagatik, eta bibliofiliako liburuaren kategorian, Millennium Liber argitaletxeari, Breviculum seu electorium parvum lanaren edizioagatik.

381E/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022ko hondakinen funtsaren banaketa.

444/2021 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Geografiako gradua duten pertsonentzako prestakuntza-beka bat emateko deialdia aurretiaz onesten duena. Beka hori Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuan aritzeko da, 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, helburu zehatza izanik prestakuntza jasotzea Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietako muga jurisdikzionaletako marrak berreskuratzeko eta hobekuntza geometrikoa egiteko lanen arloan. DDBN identifikazioa: 602011.

213E/2021 EBAZPENA, Azaroaren 26koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, 2022ko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena “Nekazaritzaz bestelako jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak” M06.04 neurriaren laguntzetarako, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean. DDBN identifikazioa: 597820.

214E/2021 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira 2022an “Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak sortzea” izeneko laguntzak emateko. Dirulaguntza horiek 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapeneko Programan daude sartuta, M06.02 neurriaren barnean. DDBN identifikazioa: 597806.

1.7. BESTELAKOAK

329/2021 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez kentzen baitira maisu-maistren kidegoko zenbait lanpostu, eta ikastetxeko lanpostu arruntetara atxikitzen baitira lanpostu ibiltariko izendapena duten maisu-maistren kidegoko irakasle batzuk.

343/2021 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez atzemandako akats batzuk zuzentzen baitira Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren IV. eta V. eranskinetan. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

552/2021 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, proba libreetarako deialdia egiten duena 18 urtetik gorako pertsonek 2022. urtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskura dezaten Nafarroako Foru Komunitatean.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CABANILLAS

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzeko enplegatuaren lanpostu bat, funtzionario araubidekoa

CORTES

Deialdia, zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionario araubidean. Izendapen proposamena

Deialdia, zerbitzu osagarrietako arduradunaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta funtzionarioen araubidean. Izendapena

LESAKA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (basozaina) lanpostu huts bat betetzeko lekualdatze lehiaketa bidez. Izendapena

MARTZILLA

Aldi baterako kontratazio-zerrenda gizarte-langilearen lanpostuan aritzeko San Bartolome zahar egoitzan. Onespena

IRUÑA

Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren lan eskaintza publikoa 2021. urterako

EGUESIBAR

Epatzea 21-02316 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan, udaltzain agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari buruz

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, oposizio bidez bete daitezen udaltzain-agente izateko 6 lanpostu, Udaltzaingoan aritzeko. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

BAZTAN

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

IRUÑA

Taxi-bonurako dirulaguntzen deialdia 2022rako. Laburpena

Dirulaguntzetarako deialdia, krisialdi-egoeran egon edo oso egoera txarreko etxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordaintzen laguntzeko 2022. urtean. Laburpena

Dirulaguntzetarako deialdia, banakako ebaluazio-araubidean, gizarte-larrialdian diren pertsonei eta familiei zuzeneko diru-prestazioak emateko 2022. urtean. Laburpena

EGUESIBAR

Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei zuzeneko prestazio ekonomikoak eta gauzazko laguntzak emateko (2022). Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko Ongizate Alorrean jarduerak egiten dituzten erakunde eta elkarteei (2022). Laburpena

ZIZUR NAGUSIA

Dirulaguntzen deialdia, Zizur Nagusian gizarte-larrialdian dauden pertsonei edo familiei prestazio ekonomikoak emateko 2022. urtean. Laburpena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA

Notificación de diligencia de comunicación sobre herencia yacente

Notificación de diligencia de comunicación sobre herencia yacente