4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (basozaina) lanpostu huts bat betetzeko lekualdatze lehiaketa bidez. Izendapena

2021eko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26an, honako hau: Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (basozaina) lanpostu huts bat betetzeko (D maila) lekualdatze lehiaketa bidez. Hautaketa prozedura bururaturik eta haren 8. oinarria betetzeko, eta orobat beterik Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretua, ebatzi dut Elias Bermejo San Buenaventura izendatzea D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu (basozaina) Lesakako Udalean (Alkatetzaren 609/2012 Ebazpena, abenduaren 12koa).

Lesakan, 2021eko abenduaren 24an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2118120