4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hogeita zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan, zehazki, bigarren probaren behin betiko kalifikazioak onetsi zituen kalifikazio epaimahaiaren erabakiaren aurka. Deialdi hori Funtzioko Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 3024/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hogeita zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 3024/2020 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, Juan José Cuenca González jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du bigarren probaren behin betiko kalifikazioak onetsi zituen kalifikazio epaimahaiaren erabakiaren aurka (2021eko urriaren 8an argitaratua deialdiaren web fitxan).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa); horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko abenduaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2117979