4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko pediatren 28 lanpostu eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatren 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka.

Jakitera ematen da gora jotzeko zenbait errekurtso jarri direla deialdi honetako lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko pediatren 28 lanpostu eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatren 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 21eko 89E/2021 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ekoan, argitaratua. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela alegazioak aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico); horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak aurkeztu ahal izanen dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 22an.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2118039