4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2021ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2022ko aurrekontu orokorra eta haren betearazpen oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2021ko abenduaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2118452