4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

112/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, 2021eko “José Lázaro Galdiano” edizio saria honako hauei ematen diena: kategoria orokorrean, ex aequo, La Fábrica argitaletxeari, Arquitectura y paisaje lanagatik, eta Photovision argitaletxeari, Luz de obra liburuagatik, eta bibliofiliako liburuaren kategorian, Millennium Liber argitaletxeari, Breviculum seu electorium parvum lanaren edizioagatik.

Martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuaren bidez, “José Lázaro Galdiano” edizio saria sortu zen, José Lázaro Galdiano Nafarroako argitaratzaile eta bibliofilo prestuaren ohorean, aintzat hartzeko, alde batetik, liburuen edizioaren kalitatea, eta, bestetik, artea –esanahi zabalenean ulerturik– aztertzen duen ikerketa historikoa eta saiakeragintza.

Aipatutako foru dekretuan, lanak aurkezteko baldintzak eta saria emateko prozedura ezartzen dira. Halaber, sariduna proposatzeko eskumena epaimahaiari ematen zaio, zeina Nafarroako Gobernuaren, Lázaro Galdiano Fundazioaren eta Beireko Udalaren ordezkariek eta artean adituak diren teknikariek osatuko baitute. Xedatzen da, orobat, kide anitzeko organo horrek Nafarroako Gobernuko lehendakariari igorriko diola saria emateko proposamena.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 12ko 81/2021 Foru Aginduaren bidez, 2021eko “José Lázaro Galdiano” edizio sarirako deia egin zen, oinarri arautzaileak onetsi ziren eta 6.000 euroko gastua baimendu zen bi kategorietako sariak emateko (kategoria orokorra eta bibliofiliako liburua), hain zuzen, 3.000 euro kategoria bakoitzerako.

Epaimahaiak, 2021eko azaroaren 24an egindako bileran, aho batez erabaki zuen proposatzea 2021eko “José Lázaro Galdiano” edizio saria honako hauei ematea: kategoria orokorrean, ex aequo, La Fábrica argitaletxeari, Arquitectura y paisaje lanagatik, eta Photovision argitaletxeari, Luz de obra liburuagatik, eta bibliofiliako liburuaren kategorian, Millennium Liber argitaletxeari, Breviculum seu electorium parvum lanaren edizioagatik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren hamabostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. 2021eko “José Lázaro Galdiano” saria ematen zaie, kategoria orokorrean, ex aequo, La Fábrica argitaletxeari (La Fábrica Gestión Más Cultura SL, IFZ: B82627548), Arquitectura y paisaje obragatik, eta Photovision argitaletxeari (IG Fotoeditor SLU, IFZ: B91029710), Luz de obra liburuagatik. Horrenbestez, kategoria horretarako aurreikusitako saria, hiru mila eurokoa, erdibana banatuko dute, 1.5000 euro bakoitzarentzat. Bibliofiliako liburuaren kategorian, berriz, hiru mila euroko saria Millenium Liber SL argitaletxeari ematen zaio (IFZ: B60080751), Breviculum seu electorium parvum obraren edizioagatik. Diru kopuru horiek guztiak 2021eko gastu-aurrekontuko “Lázaro Galdiano edizio sariak” izeneko 060004 06220 4709 921100 partidaren kargura ordainduko dira.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta La Fábrica, Photovision eta Millennium Liber argitaletxeei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2117620