4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, zerbitzu osagarrietako arduradunaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta funtzionarioen araubidean. Izendapena

Deialdi bat argitaratu zen 2021eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 2an, oposizio-lehiaketa bidez bete zedin zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidean, Cortesko Udalaren zerbitzura. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Cortesko Udalak, Alkatetzaren 2021eko abenduaren 24ko 527/2021 Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Julio José Alcega Catarecha izendatzea, puntuazio handiena lortu duen izangaia izateagatik.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cortesen, 2021eko abenduaren 24an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2118110