4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Dirulaguntzen deialdia, Zizur Nagusian gizarte-larrialdian dauden pertsonei edo familiei prestazio ekonomikoak emateko 2022. urtean. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 601210.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/601210).

Lehena.–Onuradunak: laguntza hauek jaso ahal izango dituzte gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden bizikidetza-unitateek eta banakako pertsonek, baldin eta deialdiaren 6. oinarrian ezarritako baldintza hauek betetzen badituzte.

Bigarrena.–Helburua: prestazio horien bidez, honako hauek lortu nahi dira:

–Laguntza ekonomikoko tresnak sortzea, Zizur Nagusiko Gizarte Zerbitzuan Gizarte Laneko ekintza profesionalaren osagarri. Izan ere, gabezia ekonomiko egiaztatuak dituztelako, zailtasun handiak dituzte beren oinarrizko beharrak betetzeko (ostatua, hornidura, nutrizioa eta osasuna), gizarteratzeko edo haurren arrisku- edo babesgabetasun-egoerak prebenitzeko baliabideak eskuratzeko, eta beste egoera batzuei erantzuteko, eta hauek estali ezean, deserrotzea, gizarte-bazterketa edo bazterketa-arriskua eragin edo areagotu dezakete.

–Talde minoritario eta kultural bereizietako pertsonak edo familiak integratzen laguntzea.

–Baztertuta eta/edo gatazkan dauden familietako adingabeen eskolatzea eta integrazioa erraztea.

–Beren autonomian zailtasunak dituzten pertsonek etxean jarraituko dutela bermatzea.

–Genero-rol eta estereotipoen haustura sustatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Zizur Nagusiko Udalaren oinarri arautzaileak, gizarte-larrialdian dauden pertsonei eta/edo familiei prestazio ekonomikoak emateko. 2022. urtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 70.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko da, eta edozein kasutan 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta haren indarraldi osoa hartuko du. Deialdiaren indarraldiak 2022. urtea hartzen du, aurkezten diren eskaerei erantzuteko aurrekontu-kreditua izanez gero, 5. oinarrian adierazitakoa alde batera utzi gabe.

Zizur Nagusian, 2021eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2117837