4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko Ongizate Alorrean jarduerak egiten dituzten erakunde eta elkarteei (2022). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 601247.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/601247).

Oinarri hauen xedea:

Dirulaguntzak emateko deialdi honen helburua da laguntza ekonomikoa ematea 2022. urtean Ongizate Alorrean jarduerak eginen dituzten erakunde eta elkarteei.

Proiektu zehatz eta globalei dagokie deialdia, ez jardueraren bat soilik dutenei; hartara, deialditik kanpo gelditzen dira jarduera bakarra egiteko diren proiektuak (hitzaldi bat, jai-ekitaldi puntual bat, etab.). Jarduerek proiektu zabalago baten barnekoak izan beharko dute.

Erakunde onuradunak:

Oinarri hauetako laguntzak eskuratzen ahalko dituzte baldintza hauek betetzen dituzten erakundeek soilik:

a) Irabazi-asmorik ez izatea.

b) Prebentzio, laguntza, gizarteratze eta herritarren parte-hartzearen sustapenerako eta sentsibilizaziorako jarduerak egitea, Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen eremuaren barnean.

c) Sexu-askatasunaren aurkako delituengatik aurrekaririk ez izatea, adingabeentzako jardueren kasuan, VIII. eranskinaren arabera.

d) Proiektuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta baliabideak izatea.

e) Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eta, oro har, ekonomikoak egunean izatea.

Aurkezteko epea:

a) Dirulaguntzaren eskabideak eta frogagiriak aurkeztu beharko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik 30 eguneko epean, Eguesibarko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean (https://sedeelectronica.valledeegues.es/) edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen direnetako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

b) Aurkezten den dokumentazioak ez baditu betetzen deialdian ezarritako baldintzak, erakunde interesdunari eskatuko zaio zuzenketa egin dezala gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskabidea bertan behera utzi duela iritziko zaiola. Betiere, ebazpena emanen da aurretiaz, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedaturik dagoenarekin bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

c) Erakunde bakoitzak proiektu bat aurkezten ahalko du gehienez.

Sarrigurenen, 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2117839