4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzetarako deialdia, banakako ebaluazio-araubidean, gizarte-larrialdian diren pertsonei eta familiei zuzeneko diru-prestazioak emateko 2022. urtean. Laburpena

DDBN (Identif.): 602603.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/602603).

Xedea: Gizarte-zerbitzuen arloan dirulaguntzak emateko prozesua arautzea, diru-prestazioak zuzenean emateko gizarte-larrialdian edo premian egon eta deialdi honetako B.3) eta D) ataletan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituzten pertsona edota familiei.

“Zuzeneko diru-prestazioak” izena dute laguntza hauek. Unean unekoak dira, ez aldizkakoak, subsidiarioak eta osagarriak, eta oinarrizko beharrak asetzea dute xede.

Iruñean, 2021eko abenduaren 24an.–Gizarte Zerbitzuetako, Ekintza Komunitarioko eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2118142