4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko abenduaren 15ean hartua, Oskozko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.

Oskozko Kontzejuko bost kontzejukideetatik hiruk dimisioa emanik eta, ondorioz, kontzejuko kideak hiru baino gutxiago direnez, Nafarroako Gobernuak aipatu kontzejuko Kudeaketa Batzordea eratu behar du, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 15.3.g) artikuluan xedatutakoaren arabera. Kudeaketa Batzordea osatuko dute karguan jarraitzen duten batzordekideek eta Foru Komunitateko Administrazioak batzordekideen kopurua osatzeko izendatzen dituenek; hondarreko horiek, hautagaiak aurkeztu dituzten alderdi, federazio, koalizio eta elkarteen ordezkariei entzunda, herrian erroturik dauden pertsona egokien artean aukeratuko ditu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Oskozko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek, alegia: María Antonia Iribarren Aldareguía, Íñigo Arana Hernández eta Luis Zarranz Zarranz; kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Oskozko Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2021eko abenduaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2117621