4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Epatzea 21-02316 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan, udaltzain agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari buruz

Epatze deia interesdun direnei Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko abuztuaren 19an hartutako erabakiaren aurka jarritako 21-02316 gora jotzeko errekurtsoan. Erabaki horren bidez, ezetsi egiten da gora jotzeko errekurtso bat, zeina jarri baitzen, udaltzain agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen prozesuan, proba fisikoen emaitzei buruz 2021eko ekainaren 9an kalifikazio epaimahaiak emandako erabakiaren aurka.

Honako honen bidez, jakinarazten zaie Eguesibarko Udalaren udaltzain agentearen hiru lanpostu, kopurua handitzen ahal dela, oposizio bidez betetzeko deialdian interesa dutenei –2020ko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an–, Pablo Rodríguez San Martínek 21-02316 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela hautapen prozesuko proba fisikoen emaitzei buruz 2021eko ekainaren 9an kalifikazio epaimahaiak emandako erabakiaren aurka, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (Iturrama kalea, 10 –sarrera Ezkirotz kalean-, 31007 Iruña).

Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Amaya Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2117958