4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionario araubidean. Izendapen proposamena

Alkatetzaren 485/2021 Ebazpenaren bidez, Félix Alduán Rincón izendatu zen Cortesko Udaleko funtzionario.

Izendatutako pertsonak borondatezko eszedentzia eskatu du lanpostuaz jabetzeko unean, beste administrazio publiko batean lan egiteko; eszedentzia hori Alkatetzaren 507/2021 Ebazpenaren bidez eman da.

Bidezkoa da Jon Rodríguez Escalona Cortesko Udaleko funtzionario izendatzeko proposamena egitea, bigarren tokian gelditu baita Cortesko Udalaren zerbitzurako zerbitzu osagarrietako lanpostu bat betetzeko deialdia gainditu dutenen artean, hala xedatzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35.3 artikuluak.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2020ko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cortesen, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2117892