4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren lan eskaintza publikoa 2021. urterako

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko Gobernu Batzordeak, 2021eko abenduaren 10en egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan harturik Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren plantillan dauden lanpostu hutsak, bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin, eta ikusirik espedientean jasota dauden agiriak,

ERABAKITZEN DA:

1.– 2021eko lan eskaintza publikoa -egonkortzekoa- onestea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoarentzat:

• 27 hezitzaile funtzionario lanpostu, 2017ko LEPetik iraungitzen direnak.

• 2 hezitzaile funtzionario lanpostu huts, 2021eko lekualdatze lehiaketaren ondorioz sortuak.

• 13 hezitzaile funtzionario lanpostu berri (Lezkairuko HE).

• 3 hezitzaile lanpostu berri, lanaldi partzialeko lan-kontratudunak (Lezkairuko HE).

• giza baliabideen kudeaketa-teknikari 1

• eskola osasuneko erizain 1

2.–2021eko lan eskaintza publikoa -berritzekoa- onestea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoarentzat:

• 4 hezitzaile funtzionario lanpostu huts titularren erretiroagatik, funtzionario-izaerakoak eta C mailakoak, izan diren erretiroetan % 100eko berritze-tasa aplikatzearen ondorioz sortuak.

3.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren lan eskaintza publikoa 2021. urterako.

Iruñean, 2021eko abenduaren 30ean.–Lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2118474