4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzetarako deialdia, krisialdi-egoeran egon edo oso egoera txarreko etxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordaintzen laguntzeko 2022. urtean. Laburpena

DDBN (Identif.): 602597.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/602597).

Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak 2021eko abenduaren 15ean emandako ebazpen bidez, dirulaguntzen deialdi hau onetsi da:

Dirulaguntzetarako deialdia, krisialdi-egoeran egon edo oso egoera txarreko etxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordaintzen laguntzeko. Etxebizitzaren aldeko 2022ko programa.

Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

Organo emailea: Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria.

Alor kudeatzailea: Gizarte Zerbitzuetako Alorra.

Instrukzio-organoa: Dirulaguntza kudeatzen duen alorreko idazkaritza teknikoa.

Deialdiaren xedea da ohiko etxebizitzaren alokairuaren parte bat ordaintzeko dirulaguntzak ematea, egoera hauetako batean dauden familia-unitateei:

–Krisialdi sozioekonomiko egoeran egotea, etxebizitza bat eskuratzeko edo hura mantentzeko zailtasunekin.

–Infraetxe edo etxebizitza desegoki batean bizitzea.

–Aterpe-premia dutenendako udal-etxebizitzen erabiltzaile izatea eta bertan egoteko gehienezko denbora agortu izana (3 urte).

Iruñean, 2021eko abenduaren 24an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2118121