104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
54/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 18koa, xedatzen duena kargutik kentzea Francisco Javier Enériz Olaechea jauna, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kidea.
55/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Carlos Sarasíbar Marco jauna Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kide izendatzen duena.
96/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak, departamentu horren ordezkari gisa aritzeko.
71E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 2koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez Cristina Arana Rey izendatzen baita Nazioartekotzeko Laguntzen Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari atxikita dago, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian.
74E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 2koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Cristina Arana Rey, Industrian Inbertsioa Sustatzeko Ataleko burua. Atal hori Industria Sustatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian.
36E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Araceli Urra Ruete andrea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
775E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Luisa M.ª García Pérez andrea, Txantreako OOLTko zuzendaria, berak eskatu baitu.
776E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Cristina González Anguren andrea Txantreako OOLTko zuzendari izendatzen baita.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
11E/2022 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira ofizialki onartutako aisialdiko eskolek ekipamendua erosteko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak. DDBN identifikazioa: 623708
20E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, uraren goi horniduraren eta hiri hondakinen tratamenduaren alorrean, lehenik, Inbertsio Programen apartatuko inbertsio lerroen arteko zenbatekoen hasierako banaketa, bigarrenik, lehentasunezko inbertsioen zerrendak, Toki Inbertsioen Planean behin-behinean sartzekoak, eta hirugarrenik, erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrendak, lehentasun-ordenaren arabera, 2022-2025 plangintzaldirako.
AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak maiatzaren 3an emandako 870/2022 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industriaren Katedrak Gradu Amaierako Lan hoberenei lehen sari bat eta bost bigarren sari emateko.
1.7. BESTELAKOAK
28/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak finkatzen dituena, 2022-2023 ikasturterako.
107/2022 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Ribaforadako udal-mugartean tentsio ertaineko instalazio elektriko bat jartzeko administrazio baimena ematen baita, gauzatze proiektua onesten, eta instalazioak onura publikoa duela zehazki deklaratzen.
117/2022 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Baztango udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.
97/2022 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloen eskaintza eta horietan onartua izateko eta hasteko prozeduraren egutegia, 2022-2023 ikasturterako.
150/2022 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2022-2023 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia arautzen duena.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OTSAGABIA
Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostuan aritzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Deialdia, arduradun lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez. Izendapena
KINTOA MANKOMUNITATEA
Deialdia, Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko funtzionarioen araubidean, eta euskarazko hizkuntza eskakizunarekin. Izendapena
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Akats zuzenketa behin betiko onespen batean; zehazki,
5. poligonoko 966. lurzatiaren xehetasun-azterketaren behin betiko onespenean
AZAGRA
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 730. lurzatian, Ramón y Cajal kaleko 22an. Behin betiko onespena
BARAÑAIN
Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan, 2022rako. Behin betiko onespena
BERRIOZAR
Hiri-jarduketarako plan berezia, etxebizitza erabilera izateko Etxaburua kaleko 1eko beheko solairuan
CAPARROSO
Hiri-jarduketarako plan berezia, UC.2 unitateko araudi partikularra aldatzeko. Behin betiko onespena
GAZTELUBERRI
2022rako karga-tasak. Behin betiko onespena
LIZARRA
Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 1265. lurzatian, dagokiona Miguel de Eguía industrialdeko 6.3 lurzatiari. Behin betiko onespena
ESTERIBAR
Hirigintzako araudia, aurretik argitaratu gabea: aldaketak Ollokiko eta Iragiko herriguneetan, eta hirigintzako araudi orokorreko
29., 40. eta 43. artikuluetan
Hirigintzako araudia, aurretik argitaratu gabea: aldaketa Ilurdozko 243-B lurzatian
LARRAGA
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 499. lurzatian,
San Esteban kaleko 43an. Behin betiko onespena
LEKUNBERRI
Jarduera-lizentzia ematea.
Gas natural likidotuaren instalazio bat paratzea
LESAKA
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 424. eta 425. lurzatietan.
Behin betiko onespena
MURIETA
Ordenantza indargabetzea: ordenantza, arautzen duena aparkatzeko txartelak ematea desgaitasuna dutenei.
Hasierako onespena
OLTZA
Akats zuzenketa, 2022ko aurrekontuaren hasierako onespenean
IRUÑA
Birpartzelazio proiektua, Iruñeko Udal Planeko ARS-4 banaketa eremuko UI XIX unitateko S-2 sektorean. Behin betiko onespena
ZIZUR NAGUSIA
Aldaketa, Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren erabilera eta zerbitzuaren prezio publikoak ezartzen dituen arauan. Behin betiko onespena
Dirulaguntzen deialdi publikoa, Nafarroan, desgaitasunaren eremuan, gizarte-ekintzaren arloan proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteentzat. Laburpena
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Sakanako Mankomunitateak antolatutako kirol ikastaro eta jardueretan izena emateko edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena.
3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GOBERNUAREN ORDEZKARITZA
GOBERNUAREN ZARAGOZAKO ORDEZKARIORDETZAKO INDUSTRIA ETA ENERGIAREN ARLO FUNTZIONALA, GOBERNUAREN NAFARROAKO ORDEZKARITZA ETA GOBERNUAREN ERRIOXAKO ORDEZKARITZA
Jendaurreko informazioa goi tentsioko aireko linea hauen ingurumen inpaktuaren azterketari dagokiona: “LAAT Nudo Malpica - Nudo Alera 1 (AP 166-36) a 400 KV, y LAAT Nudo Alera 2 (AP 168) - Nudo Olite a 400 kV” izeneko lineak, Zaragozako eta Nafarroako probintzietan, PEol-722 AC espedientearen ebakuazio azpiegituraren barruan
INDUSTRIA ETA ENERGIAREN ARLO FUNTZIONALA
Jendaurreko informazioa, proiektu eguneratu honi dagokion aurretiazko administrazio baimenaren, ingurumen inpaktuaren adierazpenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren eskaera dela eta: FV Azkoien planta fotovoltaikoa (370 MWp) eta loturik dituen energia ateratzeko azpiegiturak (PFot-399).
6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
AOIZ
Baja de oficio en el padrón municipal de habitantes
ARAKIL
Diligencia de comunicación sobre herencia yacente
Referencia: E025000/00012/2022
CASTEJÓN
Baja de oficio del padrón municipal de habitantes
ENÉRIZ
Periodo de pago voluntario de la contribución territorial.
Primer semestre de 2022
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
SAT LA PEÑA 451 NA
Disolución, liquidación y extinción
CUMA IZIA S. COOP.
Disolución de la Sociedad