104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

97/2022 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloen eskaintza eta horietan onartua izateko eta hasteko prozeduraren egutegia, 2022-2023 ikasturterako.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 1. eta 2. artikuluetan ezartzen du Lanbide Heziketako sistemaren helburuetako bat dela funts publikoekin ordaintzen den prestakuntza-eskaintzak aukera ematea prestakuntza bizitza osoan zehar jasotzeko, betiere aurreikuspen eta egoera pertsonal eta profesional desberdinetara egokituta.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du herritar guztiek izan behar dutela bizitza osoan prestatzeko aukera, hezkuntza sistemaren barrenean eta kanpoan, horrela eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaldu ditzaten garapen pertsonalerako eta profesionalerako ahalmenak, ezagupenak, trebetasunak eta gaitasunak.

Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak, zeinak hizpide baitu Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzea, 5. artikuluan ezartzen du Lanbide Heziketa ikasteko urrutiko modalitate bat, eta 26. artikuluan, berriz, urrutiko Lanbide Heziketarako plataforma bat sortuko dela, berrikuntzaren ildo estrategikoen barrenean.

Uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduak Nafarroako hezkuntza sisteman urrutiko modalitatean online emanen den Lanbide Heziketaren ezarpena eta antolaketa arautzen ditu.

Horrenbestez, ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak egindako aldeko txostena, zeinaren bidez prestakuntza eskaintza bat ezartzen baita Lanbide Heziketako tituluak lortzeko ikaskuntza-ingurune birtualen bidez, horiek helduen ezaugarrietara egokituta daudela.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako hezkuntza sisteman urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza ezartzea, 2022-2023 ikasturterako, Lanbide Heziketako tituluak lortzen laguntzearren ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen diren heziketa zikloetan eta ikastetxeetan.

2. Onestea 2022-2023 ikasturtean urrutiko Lanbide Heziketa online modalitatean egin nahi duten pertsonak onartzeko, matrikulatzeko eta horietan hasteko prozedurarako egutegia. Ebazpen honen 2. eranskinean ageri da.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 5ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza eta ikastetxeak. 2022-2023 ikasturtea

1.–Eskaintza.

1. Urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza hau partziala da, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta modularra; hortaz, lanbide moduluka egiten da matrikula.

2. Lanbide modulu bakoitzerako 40 ikaspostu eskaintzen dira, salbu eta “Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena” zikloko 1.etik 6.era bitarteko moduluetan eta “Web Aplikazioen Garapena” zikloko 1.etik 6.era bitarteko moduluetan, horietan 20 ikaspostu eskainiko baitira zikloko modulu bakoitzeko. Aipatu zikloetako batean eta bi ziklo horietarako komunak diren sei moduluetako batean ikaspostu hutsik baldin badago, ikaspostuak esleitzen ahalko zaizkie beste zikloko inskripzioei.

Moduluren batean hamabost ikaslek baino gutxiagok ematen badute izena, Hezkuntza Departamentuak 2022-2023 ikasturteko eskaintzatik kentzen ahalko du, eta baloratuko du hurrengo ikasturteetan eskaintzen segituko duen ala ez, zikloetako lanbide moduluetan matrikulatutako ikasleen arabera.

3. Honako hau da Nafarroako hezkuntza sistemaren eskaintza urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko 2022-2023 ikasturtean:

3.1. Erdi mailako heziketa zikloak.

a) Osasun Larrialdiak (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia.

2.–Osasun arloko logistika larrialdietan.

3.–Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan.

4.–Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan.

5.–Osasun ekipamendua.

6.–Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan.

7.–Pazienteen ebakuazioa eta garraioa.

8.–Enpresa eta ekimena.

9.–Telelarrialdia.

10.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

11.–Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak.

12.–Ibilgailuaren mekanikako prebentziozko mantentze-lanak.

13.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

b) Hozteko eta Girotzeko Instalazioak (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Makina eta ekipamendu termikoak.

2.–Instalazioak muntatzeko teknikak.

3.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

4.–Instalazio elektrikoak eta automatismoak.

5.–Hozteko ekipamendu komertzialaren muntaketa eta mantentze-lanak.

6.–Hozteko instalazio industrialen muntaketa eta mantentze-lanak.

7.–Hozteko eta aire-girotzeko instalazioen konfigurazioa.

8.–Aire-girotze, aireztatze eta erauzte instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak.

9.–Enpresa eta ekimena.

10.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

c) Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Sare lokalak.

2.–Postu bakarreko sistema eragileak.

3.–Bulegotika-aplikazioak.

4.–Ekipamendua muntatzea eta mantentzea.

5.–Sareko zerbitzuak.

6.–Web aplikazioak.

7.–Oinarrizko ingelesa I (NA04).

8.–Sareko sistema eragileak.

9.–Segurtasun informatikoa.

10.–Mikroinformatikako aholkularitza eta salmenta (NA05).

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Enpresa eta ekimena.

13.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

d) Administrazio Kudeaketa (LOE).

Modulu hauek eskaintzen dira:

1.–Enpresa komunikazioa eta bezeroarentzako arreta.

2.–Salerosketako administrazio eragiketak.

3.–Kontabilitateko teknika.

4.–Ingelesa I (NA01).

5.–Informazioaren tratamendu informatikoa I eta II.

6.–Enpresa eta administrazioa.

7.–Giza baliabideen administrazio eragiketak.

8.–Kontabilitateko dokumentazioaren tratamendua.

5etik 8rako zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2022-2023 ikasturtean.

e) Erizaintzako Zainketa Lagungarriak (LOGSE).

Modulu eta prestakuntza multzo hauek eskaintzen dira:

1.–Erizaintzako oinarrizko teknikak I. (Oinarrizko anatomia, fisiologia eta patologia).

2.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

3.–Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena.

4.–Erizaintzako oinarrizko teknikak II.

5.–Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa.

6.–Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa.

4tik 6rako zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2022-2023 ikasturtean.

f) Nekazaritzako Ekoizpen Ekologikoa (LOE).

Modulu hauekin hasten da zikloaren eskaintza:

1.–Agronomiaren oinarriak.

2.–Zootekniaren oinarriak.

3.–Nekazaritzako azpiegitura eta instalazioak.

4.–Landare-osasuneko printzipioak.

3.2. Goi mailako heziketa zikloak:

a) Administrazioa eta Finantzak (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa.

2.–Bulegotika eta informazioaren prozesua.

3.–Merkataritza jardueraren prozesu integrala.

4.–Ingelesa I (NA01).

5.–Ingelesa.

6.–Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa.

7.–Komunikazioa eta bezeroentzako arreta.

8.–Finantza kudeaketa.

9.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

10.–Giza baliabideen kudeaketa.

11.–Kontabilitatea eta fiskalitatea.

12.–Logistikako eta merkataritzako kudeaketa.

13.–Enpresa simulazioa.

14.–Administrazioko eta finantzetako proiektua.

15.–Lantokiko prestakuntza.

b) Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Sistema eragileen ezarpena.

2.–Hardwarearen oinarriak.

3.–Marka-lengoaia eta informazioa kudeatzeko sistemak.

4.–Sareen plangintza eta administrazioa.

5.–Datu-baseen kudeaketa.

6.–Web aplikazioen ezarpena.

7.–Ingelesa I (NA01).

8.–Sistema eragileen administrazioa.

9.–Sareko zerbitzuak eta Internet.

10.–Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa.

11.–Segurtasuna eta erabilgarritasun handia.

12.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

13.–Enpresa eta ekimena.

14.–Sareko sistema informatikoak administratzeko proiektua.

15.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

c) Automatizazioa eta Robotika Industriala (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.

2.–Potentzia sistemak.

3.–Informatika industriala.

4.–Ingelesa (NA01).

5.–Sistema sekuentzial programagarriak.

6.–Neurketa eta erregulazio sistemak.

7.–Dokumentazio teknikoa.

8.–Enpresa eta ekimena.

9.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

10.–Sistema programagarri aurreratuak.

11.–Robotika industriala.

12.–Industria komunikazioak.

13.–Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa.

14.–Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua.

15.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

d) Zentral Elektrikoak (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Zentraletako sistema elektrikoak.

2.–Arrisku elektrikoen prebentzioa.

3.–Produkzio elektrikoko zentralak.

4.–Ingelesa (tarteko maila).

5.–Telekontrola eta automatismoak.

6.–Azpiestazio elektrikoak.

7.–Enpresa eta ekimena.

8.–Giza taldeen koordinazioa.

9.–Zentral elektrikoetako eragiketak.

10.–Zentral elektrikoetako mantentze-lanak.

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Zentral elektrikoen proiektua.

13.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

e) Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Ingelesa I (NA01) / Ingelesa II (NA02).

2.–Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak.

3.–Sistema informatikoak.

4.–Datu-baseak

5.–Programazioa.

6.–Garapen inguruneak.

7.–Web garapena (NA12).

8.–Datuetarako sarbidea.

9.–Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak.

10.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

11.–Interfazeen garapena.

12.–Zerbitzu eta prozesuen programazioa.

13.–Enpresa-kudeaketako sistemak.

14.–Enpresa eta ekimena.

15.–Plataforma ugariko aplikazioak garatzeko proiektua.

16.–Lantokietako prestakuntza (presentziala).

Ingelesa I eta Ingelesa II moduluak batera eskaintzen dira. 1etik 6rako zenbakiez adierazitako moduluak komunak dira “Plataforma anitzeko aplikazioen garapena” eta “Web aplikazioen garapena” zikloetarako; batera ematen dira biotarako.

f) Web Aplikazioen Garapena (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Ingelesa I (NA01) / Ingelesa II (NA02).

2.–Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak.

3.–Sistema informatikoak.

4.–Datu-baseak

5.–Programazioa.

6.–Garapen inguruneak.

7.–Web garapena bezero-ingurunean.

8.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

9.–Web garapena zerbitzari-ingurunean.

10.–Web aplikazioen hedapena.

11.–Web interfazeen diseinua.

12.–Enpresa eta ekimena.

13.–Web aplikazioak garatzeko proiektua.

14.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

Ingelesa I eta Ingelesa II moduluak batera eskaintzen dira. 1etik 6rako zenbakiez adierazitako moduluak komunak dira “Plataforma anitzeko aplikazioen garapena” eta “Web aplikazioen garapena” zikloetarako; batera ematen dira biotarako.

g) Haur Hezkuntza (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Haur hezkuntzaren didaktika.

2.–Garapen sozioafektiboa.

3.–Autonomia pertsonala eta haurren osasuna.

4.–Haurren jolasak eta horien metodologia.

5.–Garapen kognitiboa eta motorra.

6.–Adierazpena eta komunikazioa.

7.–Gizarte trebetasunak.

8.–Enpresa eta ekimena.

9.–Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabeen arreta.

10.–Lehen sorospenak.

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Ingelesa I (NA01).

13.–Haurrei arreta emateko proiektua (presentziala).

14.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

h) Turismoko Ostatuen Kudeaketa (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Turismo merkatuaren egitura.

2.–Protokoloa eta harreman publikoak.

3.–Turismo arloko marketina.

4.–Harrera eta erreserbak.

5.–Gelen departamentua kudeatzea.

6.–Ingelesa.

7.–Atzerriko bigarren hizkuntza (frantsesa).

8.–Turismoko ostatuen zuzendaritza.

9.–Giza baliabideak ostatuetan.

10.–Ekitaldiak merkaturatzea.

11.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12.–Enpresa eta ekimena.

13.–Turismoko ostatuak kudeatzeko proiektua.

14.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

i) Marketina eta Publizitatea (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Marketin politikak.

2.–Marketin digitala.

3.–Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.

4.–Komunikazio-materiala diseinatzea eta egitea.

5.–Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak.

6.–Merkataritza ikerketa.

7.–Ingelesa I (NA01).

8.–Harreman publikoak eta marketin ekitaldien antolaketa.

9.–Merkataritza ikerketako landa-lana.

10.–Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea.

11.–Bezeroaren, kontsumitzailearen eta erabiltzailearen arreta.

12.–Ingelesa.

13.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

14.–Marketin eta publizitate proiektua.

15.–Lantokiko prestakuntza (presentziala).

j) Garraioa eta Logistika (LOE):

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1.–Garraioaren eta logistikaren kudeaketa administratiboa.

2.–Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.

3.–Biltegiratzeko logistika.

4.–Bidaiarien garraioaren antolamendua.

5.–Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea.

6.–Ingelesa I (NA01).

7.–Hornikuntzaren logistika.

8.–Salgaien garraioaren antolamendua.

9.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

10.–Ingelesa.

11.–Atzerriko bigarren hizkuntza (Frantsesa) (NA19).

12.–Salgaien nazioarteko garraioa.

13.–Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa.

14.–Garraioko eta logistikako proiektua.

15.–Lantokietako prestakuntza (presentziala).

k) Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza (LOE):

Modulu hauek eskaintzen dira:

1.–Taldeko kirol-jarduera fisikoak.

2.–Egoera fisikoaren balorazioa eta istripuetan esku hartzea.

3.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

4.–Animazio turistikoko jolasak eta jolas-jarduera fisikoak.

5.–Banakako kirol-jarduerak eta jarduera fisikoak.

6.–Jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak irakasteko metodologia.

7.–Ingelesa I (NA01).

8.–Aisiako eta aisialdiko jarduerak.

9.–Talde dinamizazioa.

10.–Gizarte eta kirol animazioaren plangintza.

11.–Tresna bidezko jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak.

12.–Gizarteratzeko jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak.

13.–Enpresa eta ekimena.

8tik 13rako zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2022-2023 ikasturtean.

l) Mekatronika Industriala (LOE).

Modulu hauekin hasten da zikloaren eskaintza:

1.–Sistema hidrauliko eta pneumatikoak.

2.–Makinen elementuak.

3.–Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa.

4.–Ingelesa.

5.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

m) Telekomunikazio eta Informatika Sistemak (LOE).

Modulu hauekin hasten da zikloaren eskaintza:

1.–Telekomunikazio sistemen azpiegiturak konfiguratzea.

2.–Telekomunikazio sistemen elementuak.

3.–Informatika sistemak eta sare lokalak.

4.–Osagai eta sistema elektronikoak (NA15).

n) Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak (LOE).

Modulu hauekin hasten da zikloaren eskaintza:

1.–Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak.

2.–Sistema eta zirkuitu elektrikoak.

3.–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

2.–Ikastetxeak.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Turismoko Ostatuen Kudeaketa

“Burlata LH” IB

Burlata

Plataforma anitzeko aplikazioen garapena

Lizarrako Politeknikoa IB

Lizarra

Web Aplikazioen Garapena

Zentral Elektrikoak

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB

Imarkoain

Administrazioa eta Finantzak

“Maria Ana Sanz” Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako IB

Iruña

Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa

Marketina eta Publizitatea

Haur Hezkuntza

“Hezitzaile Eskola” IB

Iruña

Garraioa eta Logistika

“Cuatrovientos” IB pribatua

Iruña

Automatizazioa eta Robotika Industriala

“San Juan-Donibane” IB

Iruña

Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza

Lumbier LH IBP

Irunberri

Mekatronika Industriala

Telekomunikazio eta Informatika Sistemak

Donapea IIP IBP

Iruña

Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak

“ETI” IBP

Tutera

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Osasun Larrialdiak

“Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa” IB

Iruña

Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

Hozteko eta Girotzeko Instalazioak

“Virgen del Camino” IBP

Iruña

Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak

“ETI” IBP

Tutera

Administrazioaren Kudeaketa

Donapea IIP IBP

Iruña

Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpena

Azkoien Ribera del Arga BHI

Azkoien

2. ERANSKINA

Urrutiko Lanbide Heziketa online eginen duten ikasleak onartzeko, matrikulatzeko eta horietan hasteko prozesuaren egutegia

2022-2023 ikasturtea

EPE ARRUNTA: LEHEN ALDIA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Izena emateko eskabideak jasotzea (inskripzio epea)

2022ko ekainaren 1a

2022ko ekainaren 7a (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

2022ko ekainaren 13a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

2022ko ekainaren 14a

2022ko ekainaren 16a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

2022ko ekainaren 20a

Ikaspostua lortu duten ikasle onartuen matrikulazioa ikastetxean.

2022ko ekainaren 21a

2022ko ekainaren 28a (14:00ak arte)

EPE ARRUNTA: BIGARREN ALDIA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Izena emateko eskabideak jasotzea (inskripzio epea)

2022ko irailaren 5a

2022ko irailaren 9a (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

2022ko irailaren 21a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

2022ko irailaren 21a

2022ko irailaren 23a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

2022ko irailaren 27a

Ikaspostua lortu duten ikasle onartuen matrikulazioa ikastetxean.

2022ko irailaren 27a

2022ko urriaren 3a

IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

Ikaspostu hutsak dituzten moduluetan, onartuen zerrendan agertu arren ikasposturik eskuratu ez duten ikasleentzat.

2022ko urriaren 4a

2022ko urriaren 24a

BALIOZKOTZEEN ETA AITORPENEN ESKAERA

Ikaslea matrikulatu den ikastetxean.

2022ko irailaren 27a

2022ko urriaren 31

LANTOKIKO PRESTAKUNTZA MODULUTIK SALBUETSIA IZATEKO ESKAERA

Lantokiko Prestakuntzan sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat bakarrik.

2022ko irailaren 27a

2022ko urriaren 27a

2023ko apirilaren 17a

2023ko apirilaren 24a

DATA GARRANTZITSUAK

Informazio bilera

Ikastetxe bakoitzak finkatu beharrekoa, 2022ko urriaren 4tik 6ra

Kurtsoko eskolen hasiera

2022ko urriaren 6a

Eskolen bukaera

2023ko maiatzaren 31

Hasierako ebaluazioa

2022ko urria edo azaroa

Azken ebaluazio partziala

Azken eguna: 2023ko maiatzaren 18a

Berreskurapen programa garatzea

Amaierako ebaluazio saioaren aurreko egunera arte

Amaierako ebaluazioa (ikasleei kalifikazioak ematea)

Azken eguna: 2023ko maiatzaren 31

Iragarkiaren kodea: F2206518