104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

GOBERNUAREN ZARAGOZAKO ORDEZKARIORDETZAKO INDUSTRIA ETA ENERGIAREN ARLO FUNTZIONALA, GOBERNUAREN NAFARROAKO ORDEZKARITZA ETA GOBERNUAREN ERRIOXAKO ORDEZKARITZA
Jendaurreko informazioa goi tentsioko aireko linea hauen ingurumen inpaktuaren azterketari dagokiona: “LAAT Nudo Malpica - Nudo Alera 1 (AP 166-36) a 400 KV, y LAAT Nudo Alera 2 (AP 168) - Nudo Olite a 400 kV” izeneko lineak, Zaragozako eta Nafarroako probintzietan, PEol-722 AC espedientearen ebakuazio azpiegituraren barruan

2021eko abenduaren 23an, Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalaren, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren eta Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzaren iragarkia argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (306 zk. [76325etik 76328ra bitarteko or.]). Iragarki horren bidez, jendaurrean jarri zen PEol-722 AC proiektuaren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen inpaktuaren adierazpenaren eskaera. Proiektuak haize-parke hauek eta haien ebakuazio-azpiegiturak hartzen ditu, Zaragozako, Nafarroako eta Errioxako probintzietan: KENEO haize-parkea, 49,50 MW-ekoa, KAORI haize-parkea, 49,50 MW-ekoa, KARI haize-parkea, 49,50 MW-ekoa, KASUMI haize-parkea, 49,50 MW-ekoa, KEIKO haize-parkea, 27,50 MW-ekoa, eta KIRIN haize-parkea,27,33 MW-ekoa). Iragarki hori bera argitaratu zen 2021eko abenduaren 24an Zaragozako Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko abenduaren 28an Errioxako Aldizkari Ofizialean eta 2022ko urtarrilaren 3an Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Kontsulten eta jendaurreko informazioaren izapidearen ondorioz, ikusi da proiektua jendaurrean jartzean ez dagoela jasota ingurumen inpaktuaren azterketaren zati bat. Zehazki, goi tentsioko aireko linea hauei dagokien ingurumen inpaktuaren azterketaz ari gara: “LAAT Nudo Malpica - Nudo Alera 1 (AP 166-36) a 400 KV, y LAAT Nudo Alera 2 (AP 168) - Nudo Olite a 400 kV” izeneko lineak. Linea horrek 45,92 kilometro ditu, eta udal mugarte hauetatik doa: Uncastillo, Sádaba eta Castiliscar, Zaragozako probintzian, eta Zarrakaztelu, Kaseda, Galipentzu, Murillo el Fruto, Uxue, Pitillas, Beire eta Erriberri, Nafarroako probintzian. Eskatzailea Energía Inagotable de Keneo SL da.

Proiektuak ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar du, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.a artikuluak ezartzen duenari jarraikiz. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, PEol-722 AC espedienteari aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen inpaktuaren adierazpena egitekoa, eta osatzen da aireko lineei buruzko informazioa, Malpica korapilotik Alera 1 korapilora eta Alera 2 korapilotik Erriberriko korapilora.

Organo eskuduna: aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa da.

Tramitazio organoa: Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Pilar plaza 13, 50071 Zaragoza); Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Merindadeen plaza z.g., 31071 Iruña), eta Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Gran Via kalea 49, 26071 Logroño).

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da jende guztiak jakin dezan eta “LAAT Nudo Malpica - Nudo Alera 1 (AP 166-36) a 400 KV, y LAAT Nudo Alera 2 (AP 168) - Nudo Olite a 400 kV” izeneko tartearen ingurumen inpaktuaren azterketa aztertu ahal izateko, bai Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalean, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan eta Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzan, hitzordua eskatuta, edo esteka honetan:

https://www.mptfp.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo horiei zuzenduak, bai haien erregistro orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean.

Ohartarazten da ezen pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/1995 Legearen 14. artikuluan identifikatutako bestelako subjektuak behartuak daudela baliabide elektronikoak erabiltzera Administrazio Publikoekin dituzten harremanetan, administrazio prozedura baten edozein tramite egin behar duten aldiro. Hortaz, subjektu horiek jendaurreko informazioaren tramite honen barruan egiten dituzten alegazio guztiak baliabide elektronikoen bidez behar bezala aurkeztu beharko dira nahitaez.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2207423