104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Hiri-jarduketarako plan berezia, UC.2 unitateko araudi partikularra aldatzeko. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2022ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi hau: Udalaren hirigintza-planeko UC.2 unitateko (lehen zabalgunea) araudi partikularraren aldaketa xehatua, EEBBko arkitekto Juan Cruz Lasheras Guilzuk 2022ko martxoaren 4an idatzitako dokumentuaren arabera. Udala da sustatzailea. Helburua da aldatzea ibilgailuendako sarbideen debekua unitate honetan, Zaragozako errepide aldera fatxada duten etxebizitzetan.

Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 24an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Caparroson, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206939