104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 499. lurzatian,
San Esteban kaleko 43an. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa katastroko 2. poligonoko 499. lurzatian, San Esteban kaleko 43an, sustatzaileak izanik Francisco Javier García Fernández eta María Teresa García San, jendaurreko epea igarota alegaziorik aurkeztu gabe. Hasierako onespena eman zitzaion Alkatetzaren martxoaren 3ko 12/2022 Ebazpenaren bidez, eta jendaurrean egon zen hogei eguneko epean, iragarkia argitaratuta 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24an, eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari lotuta xedatutako izapideei (Iegegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ondotik, argitara ematen da xehetasun-azterketaren eduki arautzailea, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluari (lege horren bidez arautu ziren toki araubidearen oinarriak) eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluari (onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Halaber, aditzera ematen da erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita; edo, aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larragan, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2207285