104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

INDUSTRIA ETA ENERGIAREN ARLO FUNTZIONALA
Jendaurreko informazioa, proiektu eguneratu honi dagokion aurretiazko administrazio baimenaren, ingurumen inpaktuaren adierazpenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren eskaera dela eta: FV Azkoien planta fotovoltaikoa (370 MWp) eta loturik dituen energia ateratzeko azpiegiturak (PFot-399).

Proiektuak ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar du, Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 7.1.a) artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da proiektu eguneratu honi dagokion aurretiazko administrazio baimenaren, ingurumen inpaktuaren adierazpenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren eskaera: FV Azkoien planta fotovoltaikoa (370 MWp) eta loturik dituen energia ateratzeko azpiegiturak (espedientearen kodea: PFot-399). Hona espediente horren ezaugarriak:

Eskatzailea: Iberenova Promociones SAU (IFK: A82104001). Egoitza soziala: Tomás Redondo kalea 1, 28033 - Madril.

Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio baimenaren, ingurumen inpaktuaren adierazpenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren eskaera, Nafarroako probintzian FV Azkoien planta fotovoltaikoa egiteko (370 MWp), bai eta loturik dituen energia ateratzeko azpiegiturak ere (ST FV Azkoien 30/400 kV-eko azpiestazio jasotzailea eta SV FV Azkoien - ST Castejón Promotores 400 kV-eko energia ateratzeko linea elektrikoa).

Organo eskuduna: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da aurretiazko administrazio baimenaz eta proiektua eraikitzeko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusia da ingurumen inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa.

Tramitazio organoa: Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Merinaldeen plaza z.g., 31071 - Iruñea). Alegazioak bulego horretara zuzenduak aurkeztuko dira.

Instalazioen deskribapena: Planta fotovoltaikoa eta azpiestazio jasotzailea Azkoiengo udal-mugartean egonen dira, eta energia ateratzeko lineak Azkoiengo, Funesko, Milagroko, Cadreitako, Valtierrako eta Castejongo udal-mugarteak ukituko ditu (denak Nafarroako Foru Komunitatekoak).

Hauek dira instalazioen ezaugarri nagusiak:

–FV Azkoien planta fotovoltaikoa (370,478 MWp): 686.070 modulu fotovoltaiko, 540 W-koak, instalazio teknologia konbinatua dutenak (ardatz bateko jarraitzailekoa eta finkoa), eta 1.637 kVA-ko 181 inbertsore, guztira 296,297 MW-ko potentzia dutenak.

–Energia ateratzeko azpiegiturak honela daude osatuta:

  • ST FV Azkoien azpiestazio jasotzailea, aire libreko 400 kV-eko parkearekin. Barra soileko konfigurazioa izanen du, 250 MVA-ko bi transformazio posiziorekin eta 400 kV-eko aireko lineatik irteteko posizio batekin. 30 kV-eko kabinak kokatuko dira eraikinetan.
  • 400 kV-eko aireko linea ST FV Azkoien azpiestazio jasotzailetik 400 kV-eko TAE Castejón Promotores azpiestazio biltzaileraino. Duplex eroalea duen zirkuitu bikoitzeko linea, 30 km-ko luzerakoa.

Aurrekontu zenbatetsia:

–Planta fotovoltaikoa: 193.897.923,10 euro.

–30/400 kV-eko azpiestazioa: 3.482.902,24 euro

–400 kV-eko aireko linea: 12.212.956,57 euro.

Helburua: Energia elektrikoa sortzea instalazio fotovoltaiko baten bidez, eta hura ebakuatzea energia elektrikoa garraiatzeko sarera.

Proiektu honen aurretiazko administrazio baimena eta proiektua eraikitzekoa onestea eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura tramitatzea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta jendaurreko informazioaren tramitea bete behar dute; hortaz, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Eta hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta lurzati planoak Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalaren bulegoetan (Merindadeen plaza z.g., 31071 Iruña), aurretik hitzordua eskatuta, edo esteka honetan:

https://www.mptfp.gob.es//portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Gainera, iragarki hau argitaratzen da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako, pertsona interesdun guztiek aztertu ahal izan ditzaten proiektuko agiri guztiak eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izan ditzaten.

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo honi zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritzaren Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.

Ohartarazten da ezen pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako bestelako subjektuak behartuak daudela baliabide elektronikoak erabiltzera administrazio publikoekin dituzten harremanetan, administrazio prozedura baten edozein tramite egin behar duten aldiro. Hortaz, subjektu horiek jendaurreko informazioaren tramite honen barruan egiten dituzten alegazio guztiak baliabide elektronikoen bidez behar bezala aurkeztu beharko dira nahitaez.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2207424