1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
20E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, uraren goi horniduraren eta hiri hondakinen tratamenduaren alorrean, lehenik, Inbertsio Programen apartatuko inbertsio lerroen arteko zenbatekoen hasierako banaketa, bigarrenik, lehentasunezko inbertsioen zerrendak, Toki Inbertsioen Planean behin-behinean sartzekoak, eta hirugarrenik, erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrendak, lehentasun-ordenaren arabera, 2022-2025 plangintzaldirako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoari jarraikiz onetsi zen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legea –Toki Inbertsioen Plana arautzen duena eta 2022ko apirilaren 1ean indarrean hasi zena–, toki entitateekiko lankidetza ekonomikorako tresna izan dadin. Haren helburu nagusia da nahitaezkoak diren udal zerbitzuen estaldura Foru Komunitate osoan hedatzen dela bermatzea.
Foru lege honen 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Toki Inbertsioen Plana azpiegiturak eta zuzkidurak instalatzeko, hobetzeko eta berritzeko inbertsioen multzoa da; honako apartatu hauetan daude horiek sailkatuta: Inbertsio Programak, Toki Programazioa eta Determinazio Libreko Programa.
Inbertsio Programen plangintza lau urtekoa izanen da 2022-2025 aldirako eta hiru urtekoa 2026-2028 aldirako eta hurrengoetarako, hala badagokio.
II. tituluko I. kapitulua Inbertsio Programei buruzkoa da, eta 7. artikuluan zehazten denez, honako inbertsio-lerro hauek sartzen dira Programa horretan:
A. Uraren goi hornidura.
B. Hiri hondakinen tratamendua.
C. Uraren goi horniduraren inguruko azterketak eta proiektuak.
Alde batetik, 11. artikuluak Inbertsio Programen apartatuan sartzeko prozedura zehazten du; hona hemen, zehazki, prozedura hori:
1. Toki Araubidearen Foru Batzordeak txostena egin ondoren, toki administrazioaren eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen baten bidez onetsiko da zenbatekoen hasierako banaketa inbertsio lerroen artean, eta proposamen bat eginen da Inbertsio Programetan behin-behinean sartu beharreko inbertsioei buruz, honakoak bilduz:
a) Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda bat.
b) Erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda bat, lehentasun ordenaren araberakoa.
2022-2025 aldirako, proposamen hori hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, 8/2022 Foru Legearen indarraldia hasi eta biharamunetik zenbatzen hasita, eta aldi horretarako inbertsioen proposamenak V. eranskinean adierazitako jarduerak jaso beharko ditu gutxienez.
2. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara jendaurreko informaziorako eta alegazioak aurkezteko, argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean.
Halaber, aipatutako epean, toki erakunde interesdunek, horretarako arrazoiak emanda, lankidetza araubidea eskatzen ahalko dute beste toki erakunde batzuekin eta/edo Nafarroako Gobernuarekin, eta haiek erakunde instrumentalen esku uzten ahalko dute exekuzioa.
3. Aurreko apartatuan adierazitako epea iraganik, eta, alegaziorik aurkeztu bada, horiek ebatzi ondoren, toki administrazioaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen baten bidez onetsiko dira Inbertsio Programetan behin-behinean sarturik dauden inbertsioen zerrendak, honakoek osatuta:
1. Aurrekontu baliabideen kargura behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda bat.
2. Erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda bat, lehentasun ordenaren araberakoa.
Bestalde, 8/2022 Foru Legearen 4. artikuluak 4. puntuan ezartzen duenez, hiru programetako bakoitzaren barruko zenbatekoen hasierako banaketa Toki Administrazioaren arloan eskumena duen zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez finkatuko da, non Inbertsio Programetan behin-behinean sartu beharreko inbertsioei buruzko proposamen bat eginen den. Hasierako banaketa hori 8/2022 Foru Legearen I. eranskinean adierazitako ehunekoen arabera eginen da.
Espedientean jasota dago Toki Azpiegituren Zerbitzuaren txostena, 2022ko apirilaren 25ekoa. Txosten horretan, honako hauek proposatzen dira: lehenik, 2022-2025 plangintzaldirako inbertsio lerro bakoitzerako zenbatekoen hasierako banaketa; bigarrenik, uraren goi horniduraren alorrean behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, lehentasun-ordenaren arabera, 1. eranskinari jarraikiz; eta hirugarrenik, hiri hondakinen tratamenduaren alorrean behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, 2. eranskinari jarraikiz.
Toki Azpiegituren Zerbitzuaren proposamenak kontuan hartzen du % 3 erreserbatzeko aukera larrialdi prozeduraren bidez behin betiko sartzeei eta ordainketei aurre egiteko, 8/2022 Foru Legearen 4. artikuluan ezarrita dagoen bezalaxe, bai eta zenbateko bat erreserbatzekoa ere 11. artikuluan aurreikusitako gehikuntzei –% 20rainokoei– aurre egin ahal izateko.
Halaber, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren 2022ko apirilaren 25eko txostena eta Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren 2022ko apirilaren 25eko txostena ere jasota daude.
Urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuarekin bat, zeinaren bidez Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten den,
EBAZTEN DUT:
1. 2022-2025 plangintzaldirako zenbatekoen hasierako banaketa onartzea, taula honen arabera:
| 2022 | 2023 | 2024 | 2025 | % |
Uraren goi hornidura | 12 000 000,00 | 7 200 000,00 | 7 200 000,00 | 7 200 000,00 | % 80 |
Hiri hondakinen tratamendua | 2 850 000,00 | 1 710 000,00 | 1 710 000,00 | 1 710 000,00 | % 19 |
Uraren goi horniduraren inguruko azterketak eta proiektuak | 150 000,00 | 90 000,00 | 90 000,00 | 90 000,00 | % 1 |
| 15 000 000,00 | 9 000 000,00 | 9 000 000,00 | 9 000 000,00 | |
2. Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda onartzea, lehentasun-ordenaren arabera, Tokiko Inbertsioen Planeko ur-hornidurako linearen barruan, 1. eranskinari jarraikiz.
3. Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda onestea, lehentasun-ordenaren arabera, Toki Inbertsioen Planean bildutako hiri hondakinen tratamenduari buruzko lerroaren barruan, 2. eranskinari jarraikiz.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jendaurreko informaziorako, eta 20 egun naturaleko epea ezartzea, argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, toki entitateei alegazioak aurkezteko aukera emateko ez ezik, modu arrazoituan beste toki erakunde batekin edo batzuekin eta/edo Nafarroako Gobernuarekin lankidetza araubidea eskatzeko aukera emateko ere bai.
Iruñean, 2022ko maiatzaren 6an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.
1. ERANSKINA Uraren goi hornidura: behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, lehentasun-ordenaren arabera 1. Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda: |
Zenb. | IFZa | ENTITATE TITULARRA | INBERTSIOA | INBERTSIOAREN ZENBATEKOA, BEZ-IK GABE (eurotan) | URTEROKOA EDO URTEROKOAK |
1 | P3110100I | Ezkurrako Udala | Biltegi berria Ezkurran | 122 773,03 | 2022-2023 |
2 | P3147827D | Malerrekako Mankomunitatea | Errotazar iturburuko hargunea Doneztebeko biltegira | 497 084,88 | 2024 |
3 | P3114800J | Leitzako Udala | Leitzako EUTEa estaltzeko zabalkuntza | 85 394,07 | 2024 |
4 | P3114800J | Leitzako Udala | Uraren goi horniduraren sarea berritzea, iturburuak konektatzea eta harguneak babestea Leitzan | 634 758,74 | 2022-2023 |
5 | P3111600G | Goizuetako Udala | Biltegia eta harguneak hobetzea | 62 327,43 | 2022 |
6 | P3126400E | Zugarramurdiko Udala | Ura edangarri bihurtzea Zugarramurdiko hargune berrietan | 70 282,78 | 2024 |
7 | P7106257D | Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea | Eroanbidea Leazkuen | 87 356,48 | 2022-2023 |
8 | P7106257D | Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea | Goi horniduraren sarea berritzea eta urbanizazioa Iraizotzen | 310 615,59 | 2022-2023 |
9 | P7106257D | Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea | Burutaingo biltegia | 175 247,25 | 2022-2024 |
10 | P7106257D | Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea | Gelbentzuko biltegia | 160 517,80 | 2022-2023 |
11 | P3155300A | Lekunberriko Udala | Aitzarratetako hargunea hobetzea eta Iribas P3 putzuko bonba ordeztea | 282 398,43 | 2024 |
12 | P3134900D | Arrarasko Kontzejua | Baserriak grabitatearen bidez hornitzeko goi biltegia Arraratsen | 27 945,06 | 2022-2023 |
13 | P3132200A | Anotzibarko Kontzejua | Anotzibarko biltegia hobetzea | 25 000,00 | 2022-2023 |
14 | P3112500H | Imozko Udala | Etxalekuko (Imotz) biltegia hobetzea | 187 381,44 | 2022-2023 |
15 | P3112600F | Irañetako Udala | Iragazte sistema instalatzea Irañetako biltegi berrian | 72 161,90 | 2024 |
16 | P3117786H | Sakanako Mankomunitatea | Urdalurko adar nagusia luzatzea Irurtzuneraino | 1 950 000,00 | 2025 |
17 | P3113500G | Txulapaingo Udala | Usi erria Beltzuntzeko biltegitik hornitzea | 624 559,95 | 2022-2023 |
18 | P3118800F | Olaibarko Udala | Zandio eta Otsakainerako hornidura | 917 736,07 | 2024 |
19 | P3104000I | Atezko Udala | Uraren goi hornidura hobetzea Atetzen (Izarbilgo hodia eta Eritze Atezko ur biltegia) | 391 905,36 | 2022-2023 |
20 | P3112070B | Iruñerriko Mankomunitatea | Goñiko biltegia | 300 000,00 | 2022-2023 |
21 | P3110000A | Ezkabarteko Udala | Garrueserako hornidura | 543 244,63 | 2025 |
22 | P3112300C | Ibargoitiko Udala | Ibargoiti Mendinuetako soluzioarekin konektatzea (Itzagako Mankomunitatea) | 1 105 406,39 | 2024 |
23 | P3119500A | Orbaizetako Udala | Orbaizetako edateko uraren hornidura hobetzea eta handitzea. Iturriozko soluzioa | 130 245,47 | 2023 |
24 | P3111400B | Garraldako Udala | Uraren goi hornidurako sarea berritzea Garraldan | 251 076,92 | 2022-2023 |
25 | P3142193F | Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea | Mendinuetako konponbidea. 8. fasea. Teleagindua eta telekontrola | 372 608,25 | 2022-2023 |
26 | P3140200A | Biotzariko Kontzejua | Biotzarirako uraren goi hornidurarako sarea berritzea | 127 800,00 | 2025 |
27 | P3146280G | Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea | Zangozako Mankomunitateko teleagintea eta telekontrola, postu zentrala eta biltegi nagusiak | 135 000,00 | 2025 |
28 | P3146280G | Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea | EUTEan lohietarako zentrifugagailua eta jarduketa osagarriak. | 270 000,00 | 2025 |
29 | P3146280G | Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea | Xabierko biltegia | 300 000,00 | 2024 |
30 | P3106800J | Kasedako Udala | Erregulazio putzua Kasedan | 70 593,08 | 2023 |
31 | P3113452A | Jurramendiko Mankomunitatea | Los Arcos-Vianako deribazioa hodia | 3 600 000,00 | 2022-2023 |
32 | P3113452A | Jurramendiko Mankomunitatea | Vianako hodiaren adarra. 1. fasea | 2 000 000,00 | 2022-2023 |
33 | P3101100J | Allingo Udala | Amillaorako hornidura | 96 000,00 | 2022-2023 |
34 | P3101100J | Allingo Udala | Allinerako hornidura. 1. eta 2. faseak (Etxabarri) | 1 174 999,74 | 2022-2024 |
35 | P3113452A | Jurramendiko Mankomunitatea | Lezaunerako hornidura | 1 023 285,00 | 2025 |
36 | P3113452A | Jurramendiko Mankomunitatea | Teleagintea eta telekontrola eguneratzea | 438 138,23 | 2022-2023 |
37 | P3118207D | Izarbeibarko Mankomunitatea | Izarbeibarko Mankomunitateko goi sarearen berrikuntza partziala, 2+006 kp-tik 2+189 kp-ra | 133 495,65 | 2022-2023 |
38 | P3118207D | Izarbeibarko Mank. | Muniain Gesalazko biltegia | 539 732,84 | 2022-2023 |
39 | P3118207D | Izarbeibarko Mank. | Teleagintea eguneratzea | 463 553,91 | 2022-2023 |
40 | P3114802F | Mairagako Mank. | Pedrerako EUTEa 100 l/s handitzea | 839 373,91 | 2024-2025 |
41 | P3114802F | Mairagako Mank. | Olorizko EUTEa 100 l/s handitzea | 1 494 578,80 | 2022-2023 |
42 | P3114802F | Mairagako Mank. | Andel berria Pedrera EUTEan. | 1 918 176,00 | 2022-2023 |
43 | P3114802F | Mairagako Mank. | Alesbesko adarra | 1 602 185,32 | 2022-2023 |
44 | P3114802F | Mairagako Mank. | Alesbesko deribazioa | 137 390,67 | 2023 |
45 | P3114802F | Mairagako Mank. | Milagroko deribazioa | 886 269,45 | 2024-2025 |
46 | P3114802F | Mairagako Mank. | Cadreitako deribazioa | 1 408 748,82 | 2023-2024 |
47 | P3114802F | Mairagako Mank. | Zarrakazteluko ponpaketa | 81 200,00 | 2022 |
48 | P3123200B | Tuterako Udala | Virgen de la Cabezako biltegia | 1 967 360,00 | 2022-2023 |
49 | P3124900F | Valtierrako Udala | Valtierra Arguedasko EUTEko hobekuntzak | 536 853,85 | 2024 |
50 | P3106353J | Moncayoko Mank. | Corellako hodi nagusiaren berritze partziala | 1 165 521,81 | 2024-2025 |
51 | P3126000C | Deierriko Udala | Jurramendiko Mankomunitatetik Errezurako hornidura | 541 355,00 | 2025 |
Inbertsioen titulartasunari dagokionez, honako berezitasun hauek nabarmendu behar dira:
–11. inbertsioa: Lekunberriren izenean dago jasota, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 212.3 artikuluan xedatuari jarraikiz.
–17., 18., 21., 22., 33., 34., 43., 44., 45., 46., 49. eta 51. inbertsioak: instalazioen baterako kudeaketan parte hartzen duten toki erakundeekin edo konektatuko diren mankomunitatearekin hitzarmena sinatu behar da inbertsio horietarako.
–43.-46. inbertsioak: Mairagako Mankomunitatearen izeneko udalerri horiek lotzeko obrak biltzen dira, hiru udalerri horietara daramaten hodi komunak jada existitzen baitira
–49. inbertsioa: Valtierrako udalaren izenean dago, EUTEa haren udal-mugartean egonik, baina Arguedasekin partekatuta dago.
2. Erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, lehentasun-ordenaren arabera: |
Zenb. | IFZa | ERAKUNDEA | LANA | INBERTSIOAREN ZENBATEKOA, BEZ-IK GABE (eurotan) |
1 | P3113452A | Jurramendiko Mank. | Vianako hodiaren adarra. 2. fasea | 2 000 000,00 |
2 | P3114802F | Mairagako Mank. | Funesko deribazioa | 591 519,39 |
3 | P3102300E | Arangurengo Udala | Lakidain eta Gongora hornitzea | 1 247 375,00 |
4 | P3113452A | Jurramendiko Mank. | Jurramendi hegoaldeko maldako goi sarea berritzea | 1 724 000,00 |
5 | P3118207D | Izarbeibarko Mank. | Ziraukiko EUTEko buru biltegia | 1 677 780,29 |
6 | P3119900C | Orotz-Beteluko Udala | Orotz-Beteluko goi hornidura hobetzea | 402 257,76 |
2. ERANSKINA Hiri hondakinen tratamendua. Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, lehentasun-ordenaren arabera 1. Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda: |
Zenb. | IFZa | ENTITATE TITULARRA | INBERTSIOA | INBERTSIOAREN ZENBATEKOA, BEZ-IK GABE (eurotan) | URTEROKOA EDO URTEROKOAK |
1 | P3113452A | Jurramendiko Mank. | Carcarko hondakindegiko 1. azpizeldako 3. fasea handitzea | 2.900.039,00 | 2022-2023 |
2 | S3100017G | Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa | Konpostatze instalazio berria biohondakinen tratamendurako Kantauriko arroan, Doneztebe aldean | 1.675.436,81 | 2024-2025 |
3 | S3100017G | Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa | Konpostatze instalazio berria biohondakinen tratamendurako Erdialdean, Tafallan Materia organikoa | 1 911 029,64 | 2022-2024 |
4 | P3112070B | Iruñerriko Mankomunitatea | Materia organikoa biometanizatzeko eta konpostatzeko lerroa Iruñerriko Mankomunitatearen Ingurumen Zentroan. 1. fasea: Digestio anaerobikoa | 1 284 179,41 | 2023 |
5 | P3114802F | Mairagako Mank. | Zarrakazteluko garbigunea | 116 860,48 | 2025 |
2. Erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, lehentasun-ordenaren arabera: |
Zenb. | IFZa | ENTITATE TITULARRA | INBERTSIOA | INBERTSIOAREN ZENBATEKOA, BEZ-IK GABE (eurotan) |
1 | S3100017G | Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa | Konpostatze instalazio berria biohondakinen tratamendurako Erdialdean, Tafallan: inausketa hondarrak | 724 929,28 |
2 | P3112070B | Iruñerriko Mankomunitatea | Materia organikoa biometanizatzeko eta konpostatzeko lerroa Iruñerriko Mankomunitatearen Ingurumen Zentroan. 2. fasea: Biometanoa lortzea | 1 875 000,00 |
Iragarkiaren kodea: F2206702