104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 1265. lurzatian, dagokiona Miguel de Eguía industrialdeko 6.3 lurzatiari. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 5. poligonoko 1265. lurzatian, dagokiona Miguel de Eguia industrialdeko 6.3 lurzatiari. AMMO OF MIG Jimenez SL enpresak sustatu du.

Argitara ematen da hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206980