104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

KINTOA MANKOMUNITATEA

Deialdia, Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko funtzionarioen araubidean, eta euskarazko hizkuntza eskakizunarekin. Izendapena

Kintoa Mankomunitate-buruak 2022ko maiatzaren 13an 4/2022 Ebazpena eman du. Hona hemen, osorik, haren testua.

“Kontuan hartuta amaitu dela Kintoa Mankomunitateko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidean eta euskarazko hizkuntza eskakizunarekin, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi-prozesua.

Epaimahaiak hautaketa-prozesuan behin betiko puntuazio altuena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena egin duela ikusita.

Indarrean dagoen legeriak eta, zehazki, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) eta 102.2 artikuluek eta Toki Araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 136. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak baliatuz.

XEDATU DUT:

1.–Asier Izal Iribarren izendatzea Kintoa Mankomunitateko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzeko.

2.–Ebazpen hau jakinarazten denetik astebeteko epea ematea oinarrietako 8. puntuan eskatzen diren agiriak aurkezteko.

3.–Gehienez ere astebeteko epean karguaz jabetzeko errekerimendua egitea, aldez aurretik Nafarroako foru-araubidea errespetatzeko, Konstituzioa eta legeak betetzeko eta karguari dagozkion betebeharrak zintzoki betetzeko zin-egite edo hitzemate egintza egin ondoren.

4.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5.–Erabaki hau interesdunei eta Kintoa Mankomunitatearen Batzarrari helaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan”.

Baztanen, 2022ko maiatzaren 13an.–Mankomunitate-burua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2207051