104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, etxebizitza erabilera izateko Etxaburua kaleko 1eko beheko solairuan

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 11ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, baimendutako erabilerak aldatzeko Berriozarko arau subsidiarioetan eta E.R. sektoreko plan partzialean, Etxaburua kaleko 1eko beheko solairuko lokal batean (18. poligonoa, 844. lurzatia, 3. azpieremua, 63. hiri unitatea). Electricidad Abasto SLk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Agiriaren testua kontsultagai egonen da www.berriozar.es egoitza elektronikoko iragarki-taulan.

Berriozarren, 2022eko maiatzaren 17an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2207225