104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren erabilera eta zerbitzuaren prezio publikoak ezartzen dituen arauan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea “Zizurlan” lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren erabilera eta zerbitzuaren prezio publikoak ezartzen dituen arauko aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11koan, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, arauko aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa); artikulu hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen.

Zizur Nagusian, 2022ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ARAUA, PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUENA ZIZURLAN LANKIDETZAKO ETA EKINTZAILETZAKO EREMUKO ZERBITZURAKO ETA ERABILERARAKO

Kuotari buruzko 3. artikulua aldatzen da, eta azken xedapen bat gehitzen.

Kuota:

“3. artikulua.

Ordenantza honetan araututako prezio publikoaren zenbatekoa izanen da tarifa hauen arabera zehaztutakoa:

Lanpostuen prezioak

BANAKAKO LANPOSTUA

LEHEN URTEA

BIGARREN URTEA

Pertsona autonomoak

93,24 euro

124,32 euro

BANAKAKO LANPOSTUA

OROKORRA

LUZAROKO LANGABEAK

< 25 ETA > 45 URTE

Ekintzaileak*

51,80 euro

41,44 euro

31,08 euro

Soldatapeko langileak (salbuespena**)

155,40 euro

* Ekintzailetzat hartuko da negozio/proiektu ideia bat garatzen ari dena, coworkingean alta emanda dagoen unean, eta jarduera horrengatik diru-sarrerak lortzen ez dituena.

** Salbuespen gisa eta espazio librerik baldin badago coworking Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioan, enpresa batentzat telematikoki lan egiten duen pertsonek ere bertan parte hartu ahalko dute, autonomoak izan beharrik gabe.

Bermea edo fidantza eskatuko da, bi hileko kuotaren zenbatekoa, eta espazioen erabilera bukatutakoan itzuliko da, egoera onean utzi badira, eta jarraikiz Zizurlan lankidetzako eta ekintzailetzako eremuaren funtzionamendurako eta barne kudeaketarako ordenantzari.

Espazioen prezioa

ESPAZIOA

BARNEKO LANGILEENTZAKO PREZIOA

KANPOKO LANGILEENTZAKO PREZIOA

BEHEKO SOLAIRUA

11 m-ko gela

4,14 euro/ordua

20,72 euro eguneko

15,54 euro/ordua

51,80 euro eguneko

LEHEN SOLAIRUA

11 m-ko gela

4,14 euro/ordua

20,72 euro eguneko

15,54 euro/ordua

51,80 euro eguneko

BIGARREN SOLAIRUA

44 m-ko gela

10,36 euro/ordua

51,80 euro eguneko

31,08 euro/ordua

103,60 euro eguneko

Ezarritako prezio publikoan, onuradunek (barneko langileak) honako hauetarako izanen dute eskubidea:

  • Lanaldi osoan daudenean:
  • Beheko solairuan: banakako postua eta hari esleitutako altzariak, bilkura aretoaren erabilera, 2 ordu jarraian gehienez ere, eta zerbitzu amankomunak.
  • Lehen solairuan: 44 m-ko bilkura aretoaren erabilera hilean 10 orduz, 12 ordura luzatzeko aukerarekin, gainerako erabiltzaileen eskaeraren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Aldaketa honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.”

Iragarkiaren kodea: L2207104