2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 424. eta 425. lurzatietan.
Behin betiko onespena
Lesakako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 1. poligonoko 424. eta 425. lurzatien xehetasun-azterketa, Claudio Macicior Irazoqui jaunak eta Estibaliz Goienetxe Fagoaga andreak sustatua. Xehetasun-azterketaren helburua da familia bakarreko etxebizitza egiteko gehieneko okupazioa aldatzea.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Lesakan, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2206880