2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OTSAGABIA
Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostuan aritzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Otsagabiko Udalak, 2022ko martxoaren 10ean egindako bilkuran, onetsi zituen deialdi bat eta haren oinarriak, izangaien zerrenda bat eratzeko, zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratazioen bidez, Otsagabiko Udalean sortzen diren beharrak asetzearren (D mailarekin/taldearekin parekatua). Deialdia argitaratu zen 2022ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 21ean.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, onesten eta argitaratzen da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Hamar egun balioduneko epea dago alegazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko, iragarki hau argitaratu ondotik.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Zerrendak:
–Onartuak:
ARRARÁS POLAINA, AITOR
CÍA ESEVERRI, DANIEL
EQUIZA JIMÉNEZ, PABLO
IRIARTE CARLOSENA, AIMAR
IRIBARREN GARCÍA, OIER
IRIBARREN RODRÍGUEZ, ANE
LACASIA OSTA, DAVID
LANDA RECALDE, JAVIER
–Baztertuak: inor ez.
Hamar egun balioduneko epea izanen da, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin bada, haiek zuzentzeko.
Epe hori iraganik erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu gabe, aipatutako behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da.
Lehen ariketa eginen da 2022ko ekainaren 15ean, asteazkenarekin, 10:00etan, Otsagabiko Udaletxeko bilkura aretoan.
Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasun datuak frogatzen dituen beste agiri baliokide bat. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bete beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Otsagabian, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2207040