104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2022rako karga-tasak. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira 2022ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2022ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

2022ko ekitaldirako zerga-tasak:

–Hiri-lurreko ondasunak: %0,15.

–Landa-lurreko ondasunak: %0,15.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: haiek gauzatzeko aurrekontuaren %2.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

–Gainerako udal tasak mantentzea.

Gazteluberrin, 2022ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2206409