104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

107/2022 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Ribaforadako udal-mugartean tentsio ertaineko instalazio elektriko bat jartzeko administrazio baimena ematen baita, gauzatze proiektua onesten, eta instalazioak onura publikoa duela zehazki deklaratzen.

2021eko irailaren 13an, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, ondoren adierazten den instalazio elektrikoa aldatzeko administrazio baimena eskatu zuen, baita haren gauzatze proiektua onets dadin eta instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratu dadin ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11252 (Ref.: 2021-111 obra 101006591).

–Instalazioaren kokalekua: Ribaforadako udal-mugartea.

–Xedea: Inguruko energia eskaera asetzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: “Ribaforada-Cabanillas” izeneko 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linea aldatzea, 1. eta 14. euskarrien artean. Honako jarduera hauek gauzatuko dira:

  • “Ribaforada-Cabanillas” izeneko 13,2 kV-eko zirkuitu bakunari dagozkion hormigoi dardaratuzko euskarri batzuk kenduko dira (3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13. eta 14.a), eta horien ordez, 11 sareta-euskarri berri jarriko dira.
  • Gaur egungo aireko linea desmuntatuko da.
  • Erdi-tentsioko aireko linea berria instalatuko da, eroale baten zirkuitu batek (100-AL1/17-ST1A) osatutakoa faseko, 1.755 metroko luzerarekin, 3. eta 14. euskarrien artean.

–Aurrekontu orokorra, guztira: 97.357,57 euro.

Betetzeko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa, jendaurrean jarri ziren, 30 egunez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza. Horretarako, iragarki bat jarri zen 2021eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11koan, baita Diario de Navarra egunkariko 2021eko azaroaren 12ko edizioan eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian ere. Informazioaren berri eman zitzaion, halaber, Ribaforadako Udalari, jendaurrean jar zezan iraupen bereko epean.

Ez da alegaziorik jaso.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, 2021eko azaroaren 9an proiektuaren separatak igorri zitzaizkien Ribaforadako Udalari, Trenbide Azpiegituren Administratzaileari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Naturgy Energy Group SAri, “La Dehesa” ureztatzaileen elkarteari eta Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, hogeita hamar eguneko epean eskatutako baimenari adostasuna eman edo haren aurka agertzeko, eta, kasua bada, bidezko diren baldintza teknikoak ezartzeko.

Espedientean jaso da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk adostasuna eman diela, 2022ko urtarrilaren 11n, Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF), Naturgy Energy Groupa SAk, “La Dehesa” ureztatzaileen elkarteak eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak eman dituzten txostenei.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 118. artikuluaren 1. c) apartatuan ezarritakoa aplikatuz, 2021eko urriaren 26an, Industriaren Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak dokumentazio guztia igorri zuen Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, lurzoru urbanizaezinetako jarduera baimengarrien baimen-espedientea tramitatze aldera. Horren harira, 2022ko martxoaren 9an jakinarazi zen proposatutako jarduketak ez duela lurzoru urbanizaezinetako jarduera baimengarrien baimenik behar, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 110.2 a) artikuluaren arabera baimendutako jarduera baita.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Marcos Hernando Tuesta bideetako ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete ematen zaizkio obrak egiteko.

4. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

6. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

7. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (ADIF), Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Naturgy Energy Group SAri, “La Dehesa” ureztatzaileen elkarteari eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau Ribaforadako Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 2an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2206187