293. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 18a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

131/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Beatriz Álvarez Álvarez andrea, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Ataleko burua. Atal hori Barneko Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

132/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, José Antonio Sueiro Tejada jauna Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Barneko Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

416/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Olga Cuairán Yeregui andrea behin-behineko zentroko zuzendaria Sesmako Virgen del Carmen adinekoen egoitzan, kargutik kentzen duena.

1396E/2020 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Jaime Alfonso Landa jauna, Garesko OOLTko zuzendaria, berak eskatu baitu.

1397E/2020 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Cristina Elvira Sáez andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdietako Erizaintzako II. Unitateko burua.

2035/2020 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, merezimendu-lehiaketaren ondoren José Carlos Urroz Unzueta, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Ingeniaritza Saileko Laborategiari laguntzeko Unitateko buru izendatzen duena (627 zenbakidun lanpostua).

2036/2020 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, merezimendu-lehiaketaren ondoren Zuberoa González Glaría, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Zientzien Saileko Laborategiari laguntzeko Unitateko buru izendatzen duena (626 zenbakidun lanpostua).

2074/2020 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, merezimendu-lehiaketaren ondoren Juan José Gómez Ochoa de Alda, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Saileko Laborategiari laguntzeko Unitateko buru izendatzen duena (625 zenbakidun lanpostua).

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

307/2020 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela lanpostu huts bat, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan osasun publikoko kimikariarena.

2861/2020 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu betetzeko, oposizio bidez.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

147E/2020 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Laura Pilar Aguado Álvarori ematen baitzaio laguntza bat, doktoratu aurreko laguntzen 2019. urteko deialdikoa.

1.7. BESTELAKOAK

495/2020 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onesten duena 2020-2021 ikasturterako.

177E/2020 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen ukipenetarako baimena ematen baita proiektu honetarako: AM273250a proiektua, Azotzerako hornidura (irtenbidea Txulapaingo lineatik), Ezkabarteko udal-mugartean. Iruñerriko Zerbitzuak SA da sustatzailea.

700/2020 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez luzatzen baitira Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 625/2020 Ebazpenaren bidez hartutako neurriak eta neurri berriak hartzen baitira kirol entrenamenduei lotuta. Ebazpen horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitatean garatzen diren kirol jardueretarako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan zuen bilakaeraren ondorioz.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, San Luis-Etayo ENSak sustatua (402 NA zenbakia).

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, San Donato SAk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Granja Legaria SAk sustatua.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS

Deialdia, eskolazain lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

TUTERA

Deialdia, ludotekako monitorearen bi lanpostu oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko

Deialdia, obra-zaintzailearen lanpostu bat oposizioaren
bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, Terrazak eta mahaitxoak lurzoru publikoan jartzea arautzen duen udal-ordenantzan. Hasierako onespena

ARTAXOA

Udal ordenantza, Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

BARAÑAIN

2021eko zerga-tasak eta prezio publikoak

Udalbatzako kideen ordainsariak

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

Alkateordeen izendapena

BERA

Jarduera-lizentzia. Baimena

LARRION

Baso aprobetxamenduaren enkante publikoa

MAÑERU

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

GARES

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2020rako

ZANGOZA

Lizentziak etetea lurzoru urbanizaezinean eguzki-instalazio fotovoltaikoak jartzeko