293. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRION

Baso aprobetxamenduaren enkante publikoa

Kontzeju honek, Nafarroako Gobernuak baimendurik, iragartzen du enkante publikoa eginen duela, plegu itxien bidez, honako baso aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: 197,25 m³ makal, “Llano del Puente” parajean, hasierako prezioa duena 5.128,5 euro gehi BEZa. (bost mila ehun eta hogeita zortzi euro eta berrogeita hamar zentimo gehi BEZa).

Proposamenak aurkeztuko dira Larriongo Kontzejuaren Erregistroan, gutun-azal itxietan, baldintza-agirian ezarritako dokumentazioarekin batera. Aurkeztu beharko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. 48 ordu geroago, plikak irekiko dira. Proposamenekin batera, aurkeztu beharko da fidantza gisa hasierako prezioaren %2 utzi izanaren ordainagiria.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Allingo Udal Idazkaritzan.

Larrionen, 2020ko azaroaren 30ean.–Kontzejuko burua, Idoia Yanci San Martín.

Iragarkiaren kodea: L2014630