293. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

131/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Beatriz Álvarez Álvarez andrea, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Ataleko burua. Atal hori Barneko Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Beatriz Álvarez Álvarez andrea, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Ataleko burua. Atal hori Barneko Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan. Kargu-uzteak 2020ko abenduaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2020ko abenduaren 9a izanen da azken eguna burutzan aritzeko.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 2an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2014796