293. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

147E/2020 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Laura Pilar Aguado Álvarori ematen baitzaio laguntza bat, doktoratu aurreko laguntzen 2019. urteko deialdikoa.

Unibertsitateko Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, honako espediente honen nondik norakoak azaltzeko: doktoratu aurreko laguntzen 2019. urteko deialdia, zeina onetsi baitzen Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 7an emandako 484/2019 Ebazpenaren bidez. Txosten horretan adierazten denez, azaroaren 13ko 129E/2020 Ebazpenaren bidez onartu zen onuradunetako batek laguntzari uko egitea, eta, horrenbestez, aurrekontuan dirua dago beste laguntza bat emateko, deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritako gisan. Hori guztia ikusirik, proposatzen da deialdi horretako laguntza bat ematea Laura Pilar Aguado Álvarori, hura baita ordezkoen zerrendan puntuaziorik altuena duen pertsona.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta kontuan harturik Unibertsitateen Zerbitzuak emandako txostena,

EBAZTEN DUT:

1. 2019ko deialdiko laguntza bat ematea Laura Pilar Aguado Álvarori, Nafarroarentzat interesa duen doktorego programa bat egin dezan. Onuraduna doktoratu aurreko ikertzailea da Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioan (FIMA). Laguntzaren ezaugarriak taula honetan daude zehaztuta:

ESPEDIENT. KODEA Extr@

IKERTZAILEA

IRAUPENA

(hilabeteak)

LAGUNTZA, GUZTIRA

(eurotan)

2020

(eurotan)

2021

(eurotan)

2022

(eurotan)

0011-0537-2019-000012

Aguado Álvaro, Laura Pilar

17

33.240,87

9.370

20.823

3.047,87

2. 33.240,87 euroko urte anitzeko gastua baimentzea 2020., 2021. eta 2022. urteetako gastu aurrekontuetako partida honen kargura: G10001-G1110-4800-322302 partida, “Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Planerako laguntzak” izenekoa (kontabilitate espedientea: 90000111; DDBN kodea: 469922). Gastua honela banatuko da:

2020ko AURREKONTUA

(eurotan)

2021eko AURREKONTUA

(eurotan)

2022ko AURREKONTUA

(eurotan)

GUZTIRA

(eurotan)

9.370

20.823

3.047,87

33.240,87

3. Ebazpen hau jakinaraztea ikertzaile interesdunari eta Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.nafarroa.eus webgunean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko abenduaren 1ean.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: F2014732