293. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

495/2020 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onesten duena 2020-2021 ikasturterako.

Hala ezartzen baitu bere I. kapituluko 2. artikuluan Hezkuntza Departamentuko hezkuntzako ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua da legeak betearazten dituen administrazio organoa. Gainera, hezkuntza administrazioa eta ikastetxeak gainbegiratzen eta ebaluatzen ditu, bai eta aholku ematen ere, eta haientzat txostenak egiten ditu, hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzeko asmoz. Foru dekretuaren 3. artikuluan, hezkuntzako ikuskapenaren zerbitzuak aipatzen dira, helburu horiek betetzeko.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana da plangintza instituzionalerako oinarrizko tresna bat, eta urtero agintzen du hezkuntzako ikuskatzailetzak Nafarroako Foru Komunitatean garatu beharreko jarduketen multzoa, araudiak esleitzen dizkion eginkizunen eta eskudantzien zehaztapen gisa.

Orobat, honako hau xedatzen du 80/2008 Foru Dekretuak 18. artikuluan: “Plan estrategikoa da hezkuntzako ikuskapenaren epe ertaineko gidalerroak islatzen dituen agiri instituzionala”, eta plan honek “helburuak, estrategiak eta barne ekintzako ildoak ezarriko ditu, eta Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da”. Eta 19.1 artikuluak hauxe ezartzen du: “Plan Estrategikoa urteko jarduketa planen bidez garatu eta zehaztuko da. Urteko plan horiek Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira” (gaur egun “Hezkuntzako zuzendari nagusiaren” ebazpen bidez).

Urriaren 15eko 454/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2017-2021 aldirako Plan Estrategikoa; hortaz, orain, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana ezarri behar da 2020-2021 ikasturterako.

Plan horrek aurreikusten dituen helburuek, ekintzek, baliabideek eta denborak ahalbidetuko dute argi eta zehatz ezartzea nola jardunen duen Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak 2020-2021 ikasturtean.

Planaren bidez, modu koherentean antolatu eta sistematizatu nahi da Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eguneroko lana, horrela zerbitzuko kideen lana erraztu, testuinguru batean kokatu eta koordinatzeko.

Bestetik, urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, 9. artikuluan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egituraren barrenean txertatzen du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

Horregatik, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana 2020-2021 ikasturterako. Hona hemen

OINARRIAK

1.a Urteko Jarduketa Plana.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jarduerak berak hala eskatzen baitu, urtero egin behar izaten da haren plangintza eta berrikuspena, erantzun eraginkor bat eman ahal izateko hezkuntza sistemaren errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean. Hori horrela, Urteko Jarduketa Plan hau lan esparru gisa eratu da, ikuskatze lana bideratzeko 2020-2021 ikasturtean.

Urteko Jarduketa Plan honetan ageri diren zerbitzu edo jarduketa guztien helburua da garatzea indarrean dagoen araudiak hezkuntzako ikuskatzailetzari esleitutako eginkizunak.

Planaren aplikazio-eremuari dagokionez, bertan sartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza sistema eratzen duten ikastetxe, programa, zerbitzu eta jarduera guztiak. Testuinguru horretan, planak ikastetxean berean egiten diren ikuskapenak lehenesten ditu, hezkuntza prozesua garatzen duen oinarrizko hezkuntza erakundea den aldetik.

Plana prestatzerakoan, honako hauetan xedatutakoa hartu da kontuan: 80/2008 Foru Dekretua, Hezkuntzako ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2017-2021 aldirako Plan Estrategikoa; Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketaren eta funtzionamenduaren berrikuspenaren emaitzak; 2019-2020 aldiko Urteko Planaren ebaluazioa, eta Hezkuntza Administrazioak 2020-2021 ikasturterako dituen eskaera berriak.

2.a Urteko Jarduketa Planaren helburuak.

Honako hauek dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Planak 2020-2021 ikasturterako dituen helburuak:

a) Ziurtatzea Ikuskatzailetzak ikastetxeei, Hezkuntza Departamentuari eta hezkuntza komunitate osoari ematen dizkien zerbitzuen plangintza.

b) Ikuskatzailetzaren jarduketak zehaztea kontrolaren eta gainbegiratzearen arloan.

c) Ikuskatzaileek egin beharreko jarduketak ezartzea, ikastetxeak, irakasleak eta programak ebaluatzeari dagokionez.

d) Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistema ebaluatzeko Ikuskatzailetzak egin beharreko jarduketak zehaztea eta Ebaluazio Institutuari laguntzea Nafarroako ikastetxeetan egiten diren nazioko edo nazioarteko ebaluazioak egiten.

e) Ikastetxeentzako aholkularitza jarduketak identifikatzea.

f) Jarduketak ezartzea hezkuntza administrazioari informazioa emateko eta Hezkuntza Departamentuko bestelako zerbitzuekin elkarlanean aritzeko.

g) Hezkuntzako Ikuskatzailetzaren eginkizunen esparruan, ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko jarduketak identifikatzea.

h) Ikuskatzailetzaren jarduketak zehaztea ikasleak eskolatzeko arloan.

i) Ikuskatzaileen jarduketak ezartzea, ikastetxeetako irakasleen plantillak zehazteko.

j) Planaren definizioaren, ezarpenaren eta jarduketen hobekuntzaren gaineko erantzukizunak zehaztea.

k) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren kalitatea kudeatzeko sistemak mantentzea, planaren helburuak lortzeko.

l) Kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpena ebaluatzea ikastetxeetan.

m) Zerbitzuko langileen ezagupenak berritu eta handitzeko jarduerak zehaztea, planean aurreikusitako zerbitzuak ematean kalitatea eta bikaintasuna lortzearren.

n) Ondorioak atera eta proposamenak egitea, egindako jarduketei buruzko txosten eta azterlanak eginez.

o) Kasuan kasuko ikasturtearen ekintza estrategikoaren plana diseinatu eta gauzatzea, helmuga estrategikoak lortzeko aurrera egiteko moduan.

3.a Urteko Jarduketa Planaren edukia.

2020-2021 Urteko Jarduketa Planean sartzen dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldi horretan egin beharreko jarduera eta zerbitzuak, hain zuzen ere erantzuna emateko zerbitzu horien hartzaileen premiei eta espektatibei. Zerbitzu horietako bakoitza ematen da kasu bakoitzari lotutako prozesu bat gauzatuz.

Ebazpen honen I. eranskinean –Prozesuen matrizea– agertzen dira 2020-2021 ikasturtean garatu asmo diren gako prozesu eragileak, bezeroei zerbitzu ematekoak. Gerta liteke prozesu horiek aldaketaren bat izatea, ikasturte honetan zehar berrikusiko baitira.

Ebazpeneko II. eranskinean –Urteko Jarduketa Plana– zehazten dira zerbitzuko kideek egin beharreko zerbitzu eta jarduerak, honako hauek adierazita: epeak, emaitzak, arduradunak eta ebaluatzeko adierazleak.

Ebazpeneko III. eranskinean –Ekintza Estrategikoaren Planean– ezartzen dira ikasturte honetarako ezarritako helmuga estrategikoak lortzea ahalbidetuko duten prozesu eta proiektuen diseinua eta garapena.

Ebazpeneko IV. eranskinean –Jarraipena eta ebaluazioa–, jarraipen sistema bat aurreikusi da, II. eranskinean –Urteko Plana– aipatutako zerbitzu eta jardueren lorpen maila neurtzeko, aldaketa beharrak atzemateko eta, hala badagokio, behar diren doikuntzak egiteko.

4.a Ardurak.

Plan honek bere baitako zerbitzu eta jarduketen diseinuan, ezarpenean, jarraipenean eta hobekuntzan erantzukizunak zehazten ditu. Gainera, plana egoki gauzatzeko, zerbitzuko zuzendariak beste eginkizun eta zeregin batzuk esleitzen ahalko dizkie arlo eta eremuetako koordinatzaileei eta ikuskatzaileei.

Erabiliz ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak Hezkuntzako Ikuskatzailetzari esleitzen dizkion eskumenak, ikuskatzaileak, orobat, argibideak, aholkuak eta orientabideak emanen dizkie ikastetxeei etengabe, bitarteko lana eginen du eta, hezkuntza komunitateak eskatuz gero, behar duten laguntza emanen die, deusetan galarazi gabe irakaslana, ikastetxeak eta, oro har, hezkuntza sistema etengabe hobetzera bideratutako kontrol, gainbegiratze eta ebaluazio lanak.

5.a Kalitatea kudeatzeko sistema.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzeko hasitako prozesuarekin bat, 2020-2021 ikasturtean, prozesuen matrizea berrikusiko da, uste baita sistema horrek zerbitzuaren funtzionamendua arindu eta koherenteagoa eta homogeneoagoa egiten duela, eta, aldi berean, ikuskatzaileen praktika hobetzen laguntzen duela.

6.a Ikuskatzaileen prestakuntza.

Prestakuntza plan bat ere gauzatzea aurreikusten da, beharrezkoa izanen duten planaren eremuetan ezagutza garatzeko tresna egoki gisa. 2020-2021 Prestakuntza Planean zehaztuko da prestakuntza ekintza horien garapena.

Prestakuntza instituzionaleko ekintzak nahitaezkoak izanen dira, eta lan ordutegian eginen dira.

7.a Jarraipena eta ebaluazioa.

Planaren jarraipena eta ebaluazioa eskualdeko lantaldeen bilera arruntetan eta koordinatzaileek zerbitzuko zuzendariarekin egin beharrekoetan gauzatuko dira. Egindako lanak ebaluatzeaz gain, Urteko Jarduketa Plana gauzatzeko behar diren neurri zuzentzaileak hartuko dira bilera horietan.

Ikasturtea bukatutakoan, arduradunek planaren betetze mailaren azken ebaluazioa eginen dute. Ondorio nagusiak zerbitzuaren Urteko Memorian jaso, eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari helaraziko zaizkio.

Horretarako ebazpen honen IV. eranskinean –Jarraipena eta ebaluazioa– heldu den eredua erabiliko da.

8.a Aurreikusitako aldaketak.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Plana, berez, eginkizunak jada finkatuak dituen lan tresna bat da.

Dena dela, planaren dinamikak eta hezkuntza-errealitatean sortzen diren beharrak ikusita, aldaketak sartzen ahalko dira gauzatu ahala.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak egiten ahalko ditu aldaketa horiek, noiznahi; eta zerbitzuko zuzendariak ere egin ditzake, presako jarduketaren bat egin beharra dagoela uste duenean, baina, betiere, zuzendari nagusiari horren berri emanda.

Hezkuntza Departamentuko gainerako zerbitzuetako zuzendariek egindako proposamenek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariaren onespena beharko dute, ezarritako Urteko Planaren barrenean daukaten bideragarritasuna baloratuko baitu.

2. Ebazpen hau eta oinarriak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorriko dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko azaroaren 20an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Prozesuen matrizea

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua

PROZESUAK

DOK.

JABEA

GAKO DIREN PROZESU ERAGILEAK (Bezeroentzako zerbitzua)

PRODUKTUA EGITEA

MP07

Zerbitzuaren plangintza eta diseinua

Katalogoa eta zerbitzuen gutuna onestea

Zerbitzu berriak diseinatu eta garatzea

Hasierako plangintza

Txostenak egin eta ikus-onestea

Ikastetxeekiko harremanak: bisita

PR0701

PR0702

PR0703

PR0704

PR0705

Zerbitzuko zuzendaria

Zerbitzu ematea

Kontrola eta gainbegiratzea

PR0711

Ikasturtearen hasiera gainbegiratzea: ikastetxeen antolaketa-alderdiak

Ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea: Urteko Programazio Orokorra eta memoriak

Ikasketen jarraipena

Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan ikur, logotipo eta idazkunen erabilera baimendu eta kontrolatzea

Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea

Aniztasunari erantzuteko programen eskaerak gainbegiratzea

Agirien egiazkotasuna gainbegiratu eta ikus-onestea

Ikastetxe pribatu itunduen eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea

Zerbitzu osagarriak gainbegiratzea: jantokia eta garraioa

SB071101

SB071102

SB071103

SB071104

SB071105

SB071106

SB071107

SB071108

SB071109

SB071110

Ikuskatzailea

Ikastetxeen, irakasleen eta programen ebaluazioa

PR0712

Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa

Ikastetxeetako autoebaluzioaren eta planen jarraipena

Ikastetxeek kalitatearekin hartutako konpromisoaren ebaluazioa

Ikastetxeek kalitatea kudeatzeko duten sistemaren ebaluazioa

Irakasleen borondatezko ebaluazioa

Zerbitzu berezien ebaluazioa

Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa

Lehen urteko jardun profesionalaren ebaluazioa

Zuzendaritza lana ebaluatzea

Programen ebaluazioa

SB071201

SB071202

SB071203

SB071204

SB071205

SB071206

SB071207

SB071208

SB071209

SB071210

Ebaluazio arloa

Ikastetxeei aholku ematea

PR0714

Ikastetxeei arauen gaineko aholkuak ematea

Ikastetxeei antolaketaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea

Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientabidea ematea

SB071401

SB071402

SB071403

Ikuskatzailea

Hezkuntza administrazioari informazioa ematea eta harekin elkarlanean aritzea

PR0715

Hezkuntza administrazioak eskatuz gero, txostenak eta azterketak egitea

Hezkuntza itunei buruzko txostena egitea

Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko eta Batxilergoa bloketan zatitzeko baimena emateko txostenak egitea

Espazioen beharrei buruzko txostena egitea

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea informazio publikoa eskuratzeko eskaeretan

Ikasketa berriak baimentzeari buruzko txostena egitea

Ikastetxeak baimendu, ireki eta ixteko txostena egitea

Eskola espazioen desafektazioari buruzko txostena egitea

Irakasleen alorreko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

Ikasleak ebaluatzeko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

Departamentuak sortutako batzorde eta lantaldeetan parte hartzea

Departamentuaren arau-proposamenak berrikustea

Ikastetxeetako zuzendarien aukeraketan parte hartzea

Ikastetxeetako zuzendarien ohiz kanpoko izendapenen proposamena

Material didaktikoak Nafarroako curriculum ofizialari nola egokitzen zaizkion aztertzea

SB071501

SB071502

SB071503

SB071504

SB071505

SB071506

SB071507

SB071508

SB071509

SB071510

SB071511

SB071512

SB071513

SB071514

SB071515

SB071516

Ikuskatzailea

Bizikidetza

PR0716

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskola-jazarpena gertatzen denean

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea kontratua suntsiaraztean

Funtzionarioen aurkako diziplinazko espedienteak instruitzea

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea laneko jazarpena gertatzen denean

Erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea hezkuntza komunitatean alarma sortzen duten gertakari larriak daudenean

SB071601

SB071602

SB071603

SB071605

SB071606

SB071607

SB071608

SB071609

Bizikidetza arloa

Hezkuntza arloko plangintza

PR0717

Eskola maparen azterketa

Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egitea eta ikastetxeei jakinaraztea

Ikastetxeetako ikasleen eta taldeen errolda egitea eta eguneratzea

SB071701

SB071702

SB071703

Hezkuntzako

plangintzaren arloa

Eskolatzea

PR0717

Eskolatze prozesua koordinatzea eta ikasleak ikastetxeetan onartzeko prozesua gainbegiratzea

Ikasleen eskolatzeari buruzko azterlanak egitea

Eskolatzeari buruzko argibide eta aholkuak ematea ikasleei eta gurasoei

Araudia prestatzea

SB071704

SB071705

SB071706

SB071707

Eskolatze arloa

Plantillak zehaztea eta baliabideak aurreikustea

PR0718

Ikastetxeen plantilla organikoaren proposamena zehaztea

Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea

Irakasle ibiltarien ibilbideak antolatu eta gainbegiratzea

Hezkuntzako giza baliabideen beharrei eta erabilerari buruzko azterlanak

SB071801

SB071802

SB071803

SB071804

Baliabideen plangintza arloa

PROZESU ESTRATEGIKOAK

ZUZENDARITZAREN ERANTZUKIZUNA

MP05

Xedea

Politikak

Plan Estrategikoa

Urteko Plana

Erantzukizunak

PR0501

PR0502

PR0503

PR0504

PR0505

Zerbitzuko zuzendaria

SOSTENGU ETA KUDEAKETA PROZESUAK

NEURKETA, AZTERKETA ETA HOBEKUNTZA

MP08

Zerbitzuen eta prozesuen jarraipena eta neurketa

Desadostasunak kudeatzea

Hobekuntzaren kudeaketa Zuzenketa ekintzak, prebentzio ekintzak eta berrikuntzaren kudeaketa

Bezeroek zer hautematen duten neurtzea

Barne auditoretza

Datuen azterketa

Irizpideak homogeneizatzea eta kalibratzea

Hobetzeko teknikak eta baliabideak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

PR0801

PR0802

PR0803

PR0804

PR0805

PR0806

PR0807

PR0808

PR0809

Kalitateko arduraduna

BALIABIDEEN KUDEAKETA

MP06

Langileen kudeaketa

Langileen hornikuntza

Langileen harrera

Ikuskatzailetzako lehen urteko jardun profesionalaren ebaluazioa

Ikuskatzeko ikastetxeak esleitzea

Ordezkapenak kudeatzea

Prestakuntza instituzionala

Lan giroa: bizikidetza eta aitortza

Barneko komunikazioa

PR0601

PR0602

PR0603

PR0604

PR0605

PR0606

PR0607

PR0608

Zerbitzuko zuzendaria

Baliabideen kudeaketa

Baliabideen esleipena (azpiegituren zuzkidurak)

Instalazioen eta tresneriaren mantentze-lanak

Informazioko ekipoak: Eco

Larrialdien prebentzioa eta tratamendua

Erregistroa eta artxiboa

Ekonomia eta erosketak kudeatzea

Hornitzaileak ebaluatu eta hautatzea

Kanpoko komunikazioaren kudeaketa: argitalpenak eta web-orria

PR0611

PR0612

PR0613

PR0614

PR0615

PR0616

PR0617

PR0618

Zerbitzuko zuzendaria

KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMA

MP04

Kalitatearen eta prozesuen eskuliburua egitea

Dokumentazioaren kontrola

Sistemako erregistroen kontrola

Prozesuak-azpiprozesuak diseinatu eta garatzea

Kalitatearen planifikazioa

Kalitate-sistema berrikustea

EFQM autoebaluazioa.

PR0401

PR0402

PR0403

PR0404

PR0405

PR0406

PR0407

Kalitateko arduraduna

II. ERANSKINA

Urteko Jarduketa Plana

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2020-2021 ikasturtea

KODEA

DESKRIBAPENA

PROZESUA

JABEA - PROZESUA

HELBURUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

LORPENAREN ADIERAZLEA

AZKEN PRODUKTUA

PR02

Kontrola eta gainbegiratzea

Ikasturte hasierako gainbegiratzea

Ikuskatzaile arduradunak

Ikastetxeen ikasturte hasierako antolamenduarekin lotutako alderdiak gainbegiratzea eta horiei buruz aholkuak eta argibideak ematea

2020/9/2

2020/9/30

Ikasturte hasiera gainbegiratzeko txostenen %90 epearen barnean eginak, ereduaren arabera

Gainbegiratzeko txosten orokorra igortzea ZNra

PR02

Kontrola eta gainbegiratzea

Urteko Programazio Orokorra (UPO)/Urteko Jarduketa Plana (UJP) eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzea

Ikuskatzaile arduradunak

Egiaztatzea zenbateraino egokitzen zaizkien ikastetxeko UPO/UJP eta ikasturte bukaerako memoria indarreko araudiari eta Hezkuntzako Departamentuaren planei eta jarraibideei

2020/10/31

2021/4/5

UPO/UJP gainbegiratzeko txostenen %90 epearen barnean eginak, ereduaren arabera; eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzeko txostenen %90 epearen barnean eginak, ereduaren arabera

Ikasturte bukaerako txostena, abuztuaren 15ekoa

PR02

Kontrola eta gainbegiratzea

Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea

Ikuskatzailea

Eskola-egutegiaren eta -ordutegiaren proposamenak onestea, baldin eta araudia betetzen badute, eta onespen horren berri ematea ikastetxeei

maiatza

ekaina

Egutegien eta ordutegien %100 onetsiak haur eskoletan eta

%90 gainerako etapetan, adierazitako epean

Ikasturte bukaerako txostena, abuztuaren 15ekoa

PR02

Kontrola eta gainbegiratzea

Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea

Ikuskatzailea

Soldatatik deskontatzeko proposamena egitea, bidezkoa denean

2020/9/1

2021/6/30

Interesdunari jakinarazteko txostenen %100 epean igorriak, eredu normalizatuaren arabera

Bukaerako txostena

PR03

Ebaluazioa

Ikastetxeetako autoebaluazioaren eta planen jarraipena

Ikuskatzaile arduradunak

Egiaztatzea zenbateraino egokitzen zaizkion autoebaluazioa eta hobetzeko biurteko plana indarreko araudiari

2020/10/31

2021/4/5

Autoebaluazioaren eta hobetzeko planaren jarraipena egiteko txostenen %100 epearen barnean eginak, ereduaren arabera

Bukaerako txostena

PR03

Ebaluazioa

Ikastetxeek kalitatea kudeatzeko duten sistemaren ebaluazioa

Kalitate-kudeaketaren koordinatzailea

Ikastetxeek kalitatea kudeatzeko duten sistemaren ebaluazioa

2020/10/1

2021/5/30

Esleitutako ikastetxeen %100 ebaluatzen dira

Bukaerako txostena

PR03

Ebaluazioa

Ikastetxeek kalitatearekin hartutako konpromisoaren ebaluazioa

Kalitate-kudeaketaren koordinatzailea

Ikastetxeek kalitatea kudeatzeko duten sistemaren ebaluazioa

2020/10/1

2021/5/30

Esleitutako ikastetxeen %100 ebaluatzen dira

Bukaerako txostena

PR03

Ebaluazioa

Irakasleen borondatezko ebaluazioa

Ikuskatzailea

Irizpide homogeneoak dituzten txostenak prestatzea irakasleen balorazio positiboa egiteko, zuzendariak hautatzeko merezimendu gisa.

Deialdiaren ebazpena

Deialdian ezarritako epea

Aldez aurretik eskatu diren eta epearen barnean egin diren txostenen kopurua

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egindako txostenen erregistroa.

PR03

Ebaluazioa

Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa

Ikuskatzailea

Izangaien ebaluazioa epean eta ereduaren arabera egitea

Batzordea eratzea

Bukaerako txostena argitaratzea

Izangaien %100 ebaluatuak, bukaerako txostenarekin

Bukaerako txostena

PR03

Ebaluazioa

Zuzendaritza-lana ebaluatzea

Ikuskatzailea

Epean emandako txostenak, eredu normalizatuen arabera.

2020/9/1

2021/6/30

Txostenen %100 epean eginak, ereduaren arabera.

Emaitzen txostena.

PR05

Ikastetxeen kudeaketa

Hezkuntza administrazioak eskatutako txostenak eta azterketak egitea

Prozesu bakoitzaz arduratzen den ikuskatzailea

Eskatutako txostenak ematea prozesu bakoitzean ezarritako araudiarekin bat

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Epean emandako txostenen kopurua, ereduaren arabera.

Emaitzen txostena

PR05

Ikastetxeen kudeaketa

Ikastetxe itunduen eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea

Ikuskatzailea

Eskola jarduerak eta zerbitzuak baimentzea

Ekaina

Urria

Jardueren eta zerbitzuen %100 berrikusiak eta jakinaraziak

Extran erregistratzea

PR05

Ikastetxeen kudeaketa

Zuzendariak izendatzea (hautapen berezia)

Ikuskatzailea

Ikastetxe publikoetako zuzendarien izendapen proposamenak egitea

2021/2/1

2021/4/30

Proposamenen %100 epean eginak (izendapen berezia)

Emaitzen txostena

PR05

Ikastetxeen kudeaketa

Ikastetxeen baimenak eta erregistroa

Ikuskatzailea

Ikastetxeen baimena eta erregistroa kudeatzea

2020/9/1

2021/8/31

Epean tramitatutako eta ebatzitako kontsulten eta espedienteen kopurua

Erregistroa

PR05

Ikastetxeen kudeaketa

Hezkuntza itunei buruzko txostenak egitea

Ikuskatzailea

Itunei buruzko txostenak egitea

Plangintzaren arabera

Epean egindako txostenen %

Erregistroa

PR06

Aniztasunari erantzuteko programen eskaerak gainbegiratzea

Ikuskatzailea

Curriculum Egokituko Programan, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programan, Oinarrizko Lanbide Heziketan eta Lantegietan sartzeko eskaerak gainbegiratzea eta horien berri ematea

Ekaina

Ekaina

Zerbitzu bakoitzak ezarritako epean gainbegiratutako eskaeren kopurua

Kudeatutako eskaeren erregistroa

PR06

Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea

Ikuskatzailea

Txostena egitea ikastetxeek eskolatze-aldia malgutzeko aurkeztutako baimen eskaerari buruz

Kasuan kasuko zerbitzuak eskaera hori igortzea

!5 egun igortzen denetik

Zerbitzu bakoitzak ezarritako epean egindako txosten kopurua, ereduaren arabera.

Egindako txosten kopuruaren erregistroa

PR06

Txostenak egitea baimena emateko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko eta Batxilergoa bloketan zatitzeko

Ikuskatzailea

Baimenaren eskaera jakinaraztea

Kasuan kasuko zerbitzuak eskaera hori igortzea

!5 egun igortzen denetik

Zerbitzu bakoitzak ezarritako epean egindako txosten kopurua, ereduaren arabera

Eguneratutako txosten kopuruaren erregistroa

PR07

Legedia eta araudia

Prozedura ezartzea foru dekretuak eta foru aginduak tramitatu eta onesteko

Ikuskatzailea

Eskolatzeko foru dekretua eta foru agindua tramitatzea

19-20 ikasturtea

20-21 ikasturtea

Egutegian tramitaziorako ezarritako epeak betetzea

Argitaratutako araudia

PR07

Legedia eta araudia

Prozedura kudeatzea DBHko eta Batxilergoko sari bereziak esleitzeko

Ikuskatzailea

DBHko eta Batxilergoko sariak ematea

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Batzorde edo epaimahai kopurua

Zenbat batzordetan edo epaimahaitan parte hartzen duen ikuskatzailetzak

PR08

Bizikidetza

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

Bizikidetza arloa

Egiaztatzea zenbateraino betetzen duen ikastetxeak araudia eta ebazpen proposamena prestatzea

Espedientea jasotzea

10 egun jasotzen denetik

Txostenen %100 epean eginak, ereduaren arabera.

Epean emandako txostenen kopurua, ereduaren arabera.

PR08

Bizikidetza

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan

Bizikidetza arloa

Ikastetxeei aholkuak eta argibideak ematea hezkuntza neurriak aplikatzeko prozeduren tramitazioari buruz.

Espedientea jasotzea

13 egun jasotzen denetik, ebazpena igortzeko

Ikastetxez aldatzeko egindako txostenen %100

Egindako txosten kopurua

PR08

Bizikidetza

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskolako jazarpena gertatzen denean

Bizikidetza arloa

Eskola-jazarpena gertatzen denean esku hartzea ikastetxe guztietan

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Zenbat ikastetxek aktibatzen duten eskola-jazarpenaren protokoloa eta zenbatek helarazten dioten bukaerako txostena ikuskatzailetzari

Jasotako txostenak

PR08

Bizikidetza

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikastetxeetan bizikidetza arazo larriak daudenean

Bizikidetza arloa

Ikastetxeei aholku ematea protokoloei eta jarduteko neurriei buruz.

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Aholkularitza edo esku-hartzea eskatzen duen ikastetxe kopurua

Jasotako txostenak

PR08

Bizikidetza

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea kontratua suntsiaraztean

Bizikidetza arloa

Txostenak egitea kontratua suntsiarazteko prozeduretan

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Egindako txostenen %100

Egindako txostenak

PR08

Bizikidetza

Funtzionarioen aurkako diziplinazko espedienteak instruitzea

Bizikidetza arloa

Diziplinazko espedienteak instruitzea

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Egindako txostenen %100

Egindako txostenak

PR08

Bizikidetza

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea laneko jazarpena gertatzen denean

Bizikidetza arloa

Aurkeztutako kasuak aztertzea eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalera igortzea.

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Kasuen %100 igorriak

Igorritako kasuak

PR09

Hezkuntza eskaintzaren plangintza

Plangintza arloa

Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egitea eta ikastetxeei jakinaraztea

2020/2/1

2021/9/15

Zenbat ikastetxetan datozen bat aurreikuspena eta benetako beharra (%)

Erregistroa

PR10

Ikasleak eskolatzea

Eskolatze arloa

Eskolatzearen koordinazioa eta gainbegiratzea eta ikasleak onartzea

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Epetik kanpo eskolatutako ikasleak (%)

Erregistroa

PR11

Ikastetxeen plantilla organikoaren proposamena zehaztea

Baliabideen plangintza arloa

Ikastetxeen plantilla organikoa definitzea

2020/9/2

2020ko urriaren 2a

Arloak, epea bukatuta, egindako aldaketak (%).

Aldaketen erregistroa

PR11

Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea

Baliabideen plangintza arloa

Ikastetxe publikoen funtzionamendurako plantilla prestatzea, aplikazio berriaren bidez

apirila

iraila

Plantillen %100 epean itxiak

Plantillak

PR15

Prozesuak eta azpiprozesuak diseinatu eta garatzea

Kalitate-kudeaketaren koordinatzailea

Prozesuak eta azpiprozesuak eguneratzea definitutako sistematika integratuz

2020/9/1

2021/7/30

Zenbat prozesu eta azpiprozesu (%) eguneratu eta jarri diren zerbitzuaren eskura web-orrian

Diseinatutako eta ezarritako prozesuen bukaerako txostena.

PR16

Ebaluazio diagnostikoak

Ebaluazio Atala

Proba diagnostiko zentsalak egitea LHko 4. mailan eta DBHko 2. mailan eta lagin probak LHko 6. mailan eta DBHko 4. mailan

Maiatza

Maiatza

Ikastetxeen txostenen %100 eginak

Ikastetxeen txostenak

PR16

Banakako ebaluazioak

Ebaluazio Atala

Lehen Hezkuntzako 3. mailako probak egitea

Maiatza

Maiatza

Urteko txostenak egitea etapa ezberdinetako emaitza akademikoei buruz

Txostenak

PR16

Nazioarteko ebaluazioak

Ebaluazio Atala

Nazioarteko eremuko ebaluazioak koordinatzea

Maiatza

Maiatza

Txosten orokorra

Txostena

PR16

USE

Ikuskatzaile arduradunak

Sartzeko probaren alderdiak koordinatzea

Martxoa

Ekaina

Txostenen %100 epean eta ereduaren arabera eginak, baita batzordearen bileretara bertaratzea ere

Egindako txostenak eta aktak

III. ERANSKINA

EKINTZA ESTRATEGIKOKO PLANA 2020-2021

ILDO ESTRATEGIKOAK

HELBURU ESTRATEGIKOAK

EKINTZAK

PROZESUAK/PROIEKTUAK/IKUSPUNTUA

ADIERAZLEAK

(Jomugak)

JABEA

EBALUAZIOA

Zerbitzu berezietan ari diren funtzionarioak ebaluatzeko prozesua berriz definitzea eta ezartzea, adierazle- eta errubrika-esparru berri bat eta ebaluazio profil gehiago sartuz eta autoebaluazioa indartuz, erabilera askotarako plataforma digital baten bidez.

Zerbitzu berezietan ari diren funtzionarioak ebaluatzeko prozesua diseinatzea eta erabilera askotarako plataforman sartzea.

Zerbitzu berezietan ari diren funtzionarioen ebaluazioa (SB0306)

Zerbitzu berezietan ari diren funtzionarioen ebaluazio prozesua diseinatua, dokumentatua eta pilotatua.

Ebaluazio arloa/Ikuskatzailea

Zerbitzu berezietan ari diren irakasleen ebaluazioa arautzeko arau-esparru berria prestatzea

Zerbitzu berezietan ari diren irakasleen ebaluazioa arautzen duen ebazpena prestatzea

Zerbitzu berezietan ari diren funtzionarioen ebaluazioa arautzen duen ebazpena (SB0306)

Ebazpen berria

Argitaratua.

Ebaluazio arloa/Ikuskatzailea

Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko prozesu berria justifikatzen duen eta hura abian jartzen duen arau-esparrua prestatzea.

Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko eta hobetzeko sistema arautzen duen foru agindua prestatzea

Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko estandar eta adierazle homologatuak ezartzen dituen ebazpena prestatzea

Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko eta hobetzeko sistema arautzen duen foru agindua. Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko estandar eta adierazle homologatuak ezartzen dituen ebazpena. Ikastetxeen jarduna ebaluatzea (SB0301) Ikastetxeen autoebaluazioaren eta hobetzeko planaren jarraipena (SB0302).

Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko eta hobetzeko sistema arautzen duen foru agindua argitaratua

Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko estandar eta adierazle homologatuak ezartzen dituen ebazpena argitaratua.

Ebaluazio arloa/Ikuskatzailea

Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko prozesua berrikustea, irakaskuntza-prozesuetara, irakaslanera eta ikasleen ikaskuntza-prozesuen emaitzetara bideratuta nabarmenki.

Ikastetxeak ebaluatzeko prozesua berrikustea

Ikastetxeen jarduna ebaluatu eta hobetzea

Ikastetxeen jarduna ebaluatzea (SB0301)

Ikastetxeen jardunaren ebaluazio prozesua diseinatua, dokumentatua eta pilotatua.

Ezarritako laginetik (ikuskapenak egiteko eskura dauden baliabideen araberako lagina) zenbat ikastetxe (%) ebaluatu diren prozesu berriaren arabera (%100).

Ebaluazio arloa/Ikuskatzailea

Ikastetxeak ebaluatzeko esparrua hobetzea, berriz ere diseinatuz autoebaluazioaren eta ikastetxeak hobetzeko planaren jarraipen prozesua

Ezartzen den prozesua orientatzea aurretiazko aholkularitzara eta geroko gainbegiratzera; eta emaitzak (emaitza akademikoak eta ebaluazio estandarizatuen emaitzak) analizatzeko datuak eta autoebaluaziorako tresna eraginkorrak ematea, ikastetxeen lana erraztearren.

Ikastetxeetako autoebaluazioaren eta hobekuntza planaren jarraipena (SB0302).

Ikastetxeetako autoebaluazioaren eta hobekuntza planaren jarraipen prozesua diseinatua eta dokumentatua.

Ebaluazio arloa/Ikuskatzailea

IKASTETXEEI ETA HEZKUNTZA ARLOKO ADMINISTRAZIOARI LAGUNTZA ETA SOSTENGUA EMATEA

Ikuskapen lanaren prozesu berriak sartzea bitartekaritzarako eta ikasleen, familien eta irakasleen artean sortzen ahal diren gatazketarako: bitartekaritza-prozedurak, eta bitartekaritzarako ikuskapen lanen artean zuzenbidezko ekitateko arbitrajea sartzearen bideragarritasun juridikoa aztertzea.

Bitartekaritza-prozedurak berrikustea eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan arbitraje-lanaren bideragarritasun juridikoari buruzko azterketa egitea.

Prozesuak definituak, ikuskatzailetzak behar bezala esku hartuta.

Bizikidetzaren arloko ikuskatzaile-koordinatzailea

Ikastetxeen jarraipena eta haientzako aholkularitza indartzea egoera hauetarako dauden bizikidetza-protokoloak aktibatzeari dagokienez: eskola-jazarpena, jokabide suizidak, irakasleei egiten zaizkien kanpo-erasoak, transexualitatea, absentismoa, eta abar.

Dauden protokoloak berrikustea eta Zerbitzuarentzako prestakuntza proposamenak.

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskolako jazarpena gertatzen denean (SB0802)

Erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea (SB0803)

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea hezkuntza komunitatean alarma sortzen duten gertakari larriak daudenean (SB0803)

Zenbat esku-hartze egin diren honelako egoeretan: eskola-jazarpena, jokabide suizidak, irakasleei egiten zaizkien kanpo-erasoak, transexualitatea, absentismoa...

Prozesuaz arduratzen den ikuskatzailea

KALITATEA

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren kalitate plan berritu bat prestatu eta abian jartzea, kudeaketa sistema garatu eta hobetzearren.

Ikuspegia: honako hauen gaineko planaren edukia: jabearen edo prozesuaren erantzulearen figura indartzea; prozesuen inplementazioa eta eguneratze kontrolatua; prozedurak sinplifikatzea; prozesuen kontrola, neurketa eta doikuntza, adierazle egokiak erabiliz; emaitza zenbagarriak eta helburuen adierazleak definitzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko maila eta arlo guztietarako.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren kalitate plana prestatua eta inplementatua

Kalitate arloaren ikuskatzaile-koordinatzailea

EZAGUTZA ETA INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK

Barneko kanal digital bat garatzea, zerbitzuko zuzendaritzatik eta lan arloetatik informazioa hedatzeko goitik behera Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzu osora

Jakinarazpen elektronikoak hedatzeko kanala

Barne komunikaziorako kanal berri bat abian jartzea

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariaren alboko ikuskatzailea

Poliki-poliki, administrazio elektronikoaren teknika eta baliabide elektroniko eta telematikoak txertatzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren prozesuetan, zerbitzuen eraginkortasuna hobetzea helburu.

Ebaluazioen plataforma ezartzea: irakasleak, zuzendariak, ikastetxeak...

Funtzionamendu txantiloiak prestatzeko plataforma ezartzea.

Ebaluazioen plataforma: irakasleak, zuzendariak, ikastetxeak...

13. proiektua: funtzionamendu txantiloiak prestatzeko plataforma.

Aurreikusitakotik (%90) zenbat baliabide elektroniko eta telematiko (%) txertatu diren prozesuetan.

Prozesuaz arduratzen den ikuskatzailea

GARAPEN ETA INPLIKAZIO PERTSONALA

Prestakuntza ekintza berariazkoak egitea gai hauetan sakontzeko: ebaluazioa, bizikidetza, aniztasunari erantzutea, inklusioa, administrazio prozedura eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

Aurreikusita dauden berariazko prestakuntza ekintzen gaineko gogobetetasun maila (>=7).

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariaren alboko ikuskatzailea

Eskualdeko langileen bilerak egitea hilero ikuskatzaileen ezagutza eta abileziak hobetzeko, kasuak aztertuz, araudia elkarrekin analizatuz eta jardunbide egokiak trukatuz.

Egindako saio kopurua araudi berria elkarrekin analizatzeko, kasuak aztertzeko eta jardunbide egokiak trukatzeko.

Eskualdeko koordinatzailea

Zerbitzuko kideek zer hautematen duten jakiteko prozesua diseinatzea.

Prozesuaren diseinua

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kideek zer hautematen duten jakiteko prozesua diseinatua eta dokumentatua

Kalitate arloaren ikuskatzaile-koordinatzailea

ERAKUNDE HARREMANAK, ELKARLANAK ETA ALIANTZAK

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskumeneko gaietan, interes talde garrantzitsuekin lankidetza egokia sendotzea, konparazio batera, Eskola Kontseiluarekin, ikastetxeetako zuzendarien elkarteekin eta Eskolatze Batzorde Nagusiarekin.

Intereseko taldeekin aliantzak sortzeko ekintzak ezartzea.

Eskola Kontseiluarekin, ikastetxeetako zuzendarien elkarteekin eta Eskolatze Batzorde Nagusiarekin urtean egindako bilera kopurua.

Zerbitzuko zuzendaria

Honako programa hauetako ekintza berritzaileen gaineko araudiaren garapenean aktiboki parte hartzea: hizkuntzen programak, aniztasunari erantzutekoak, Lanbide Heziketakoak

Departamentuko ekintza berritzaileen gainean egindako araudi-proposamenetatik zenbatetan parte hartu den.

Zerbitzuko zuzendaria

Informazioaren eta jardunbide egoki espezializatuen trukea indartzea eta, hala badagokio, hezkuntzako beste ikuskatzaile talde batzuekin proiektu eta programa komunak garatzea

Zenbat ekintza egin diren hezkuntzako beste ikuskatzaile talde batzuekin informazioa eta jardunbide egokiak trukatzeko

Zerbitzuko zuzendaria

Ikastetxeetako zuzendariek zer hautematen duten jakiteko inkesta telematizatuak egitea

Batez besteko gogobetetasun-maila hautemate inkestetan (>=7)

Kalitate arloaren ikuskatzaile-koordinatzailea

GIZARTE-ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA ETA INGURUMENEKOA

Energia-efizientziarako protokolo bat abian jartzea: paperaren eta fotokopien kontsumo orekatua; paper birziklatuaren erabilera; garraio publikoaren erabilera.

Lantalde bat sortzea protokoloa prestatzeko.

Energia-efizientziaren protokoloa

Paperaren eta fotokopien kontsumoa murriztea.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariaren alboko ikuskatzailea

IV. ERANSKINA

JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2020-2021 ikasturtea

ZERBITZUA-JARDUERA

(1)

ARDURADUNA

(Jabea)

EPEA

JARDUEREN EGOERA:

HG/BG/BJ/EBG (2)

BALORAZIO GLOBALA (3)

HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK

(4)

Oharrak:

(1) Urteko Jarduketa Planeko II. eranskinean aurreikusitako jardueren zerrenda eginen da

(2) Aurreikusitako jarduerak zein egoeratan dauden azalduko da, honela: HG (hasi gabe dagoen jarduera), BG (burutu gabe dagoen jarduera), AJ (amaitutako jarduera), AG (epean amaitu gabe dagoen jarduera, amaitzeko erabaki bereziren bat behar duena)

(3) Azalduko da zer neurritan bete den zerbitzua-jarduera Urteko Jarduketa Planean aurreikusitako epeetan. Betetze-mailaren erreferentzia gisa plan horretan ezarritako adierazlea erabiliko da, horrelakorik badago. Adierazlea zehaztuta ez badago, ahal dela zerbitzu-jardueren kuantifikazioa aipatuko da.

(4) Bakar-bakarrik zailtasunik izan bada eta/edo helburuak epean bete ez badira eta/edo hobekuntzak proposatzen badira.

F2014313

Iragarkiaren kodea: F2014313