293. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

307/2020 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela lanpostu huts bat, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan osasun publikoko kimikariarena.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 27ko 224/2020 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen, kimikari lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan. Deialdi hori 2020ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangairik aurkeztu ez denez, bidezko da deklaratzea bete gabe gelditu dela Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko kimikari lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Horrenbestez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak betez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi honetako lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bitartez betetzeko kimikari lanpostu huts bat, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeko 126.1. c) eta 126.3 artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, 2020ko abenduaren 1ean.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M. Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2014662